Be DIGITAL 2019 will display the keys to a new connected industry model

2019ko ekainaren 4tik 6ra

Big Data & analytics, adimen artifiziala, cloud computing & services, zibersegurtasuna, errealitate areagotua eta birtuala, internet of things (IoT), blockchain, software soluzio eta ingeniaritza, IKTak eta hardware sektoreetako enpresek parte hartuko dute BeDIGITAL-eko bigarren edizioan 2019ko ekainaren 4tik 6ra eta bertan eraldaketa digitalerako egungo gakoak emango dituzte ezagutzera. Konektatutako industria eredu berriaren pertsonaia nagusiak diren teknologiak erakusketaren eremu guztietan egongo dira. Izan ere, ekitaldiak ezberdindutako guneak izango ditu -harreman komertzialetarako eta hitzaldietarako- produktu eta zerbitzuen erakustaldi praktikoa, negozio aukerak lortzeko networking-a eta ezagutza eskualdatzea ahalbidetzeko xedearekin.

Edizio honetan, gainera, BeDIGITAL-ek GAIAren, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartearen, babesa dauka. Elkarte hau Batzorde Zientifikoan sartuko da Digital Talks-etako edukiak eta hizlariak definitzen laguntzeko, bere bazkideen artean ekitaldiari buruzko informazioa zabalduko du eta ekimenean bertan bere jarduera propioak antolatuko ditu.

Erakusketariak biltzeko kanpaina dagoeneko hasi da, enpresa traktoreekin, teknologia zerbitzuen korporazio handiekin eta 2018an, kaleratze edizioan, BeDIGITAL-ren aldeko apustua egin zuten enpresekin egindako lehen kontaktu batekin. Beste batzuen artea, hauek parte hartu dute ekimen berri honetan: Oracle, Ibermática, Kaspersky, Dominion Digital, Indra, SAP, Arin Innovation, SPRI/Eusko Jaurlaritza, Sarenet, Xabet Digital Solutions, Análisis y Simulación, Cimworks, Innovae, CT Solutions, eta Vixion Connected Factory.

Aldi berean, Bisitarien sailak 4.0 soluzioak haien negozioetara moldatzeko interesa duten profilei zuzenduta egiten du lan. Orokorrean, profil hauek IT, berrikuntza, informatika, digitalizazioa, softwarea eta IKT arduradunak eta kudeatzaileak dira. Enpresa horietako sektore nagusiak automobilgintza, aeronautika, energia eta utilities, ekipamendu-ondasunak, kimikoa eta petrokimikoa, ingeniaritza, garraioa eta azpiegiturak dira.

Izan ere, BeDIGITAL beste sei ekitaldi industrialekin batera ospatuko da. Honek + Industry izeneko gune industrial zabala osatuko du. Horrela, BeDIGITAL azokarekin batera, hauek izango dira: SUBCONTRATACIÓN, Fabrikaziorako Prozesu eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka; ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azoka; IT by FERROFORMA, Industriarako Erreminten eta Horniduren Nazioarteko Azoka; MAINTENANCE, Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azoka; PUMPS & VALVES, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azoka; eta FITMAQ, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka.

Advanced Manufacturing Technologies (AFM) enpresak eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dute BeDIGITAL azoka.

By |2018-12-04T13:16:14+01:004 de December de 2018|0 Comments

Leave A Comment

Go to Top