29. BIEMH, funtsezko hitzordua ekonomiarako

“Makina Erremintaren Biurtekoa Euskadiko ekonomiaren funtsezko hitzordua da. Euskal enpresen gaitasuna islatzen du. Era berean, Europako eta mundu-mailako negozioen eta ezagutzaren “huba” da. Hauxe edizio aparta izango da, enpresa parte-hartzaileen mailagatik eta garatuko den jardueragatik, eta balio izango du aurrera egiteko Euskadiko Politika Industrialaren oinarrizko bi ildotan: “Fabrikazio Gehigarriaren” aldeko apustuan, RIS 3 espezializazio adimendunaren ardatza den heinean, eta “Basque Industry 4.0” deritzon horretan, teknologia eta enpresa digitalaren aldeko apustuan. Bide horretatik jarraituko dugu bideratzen gure ahalegina herri-erakundeok, klusterrok, enpresok eta langileok”, horiek Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkulluk 29. BIEMHen inaugurazio-ekitaldira bertaraturiko enpresariei esandako hitzak.

Lehendakariak ondokoa erantsi zuen: “Zalantzarik ez dago oraindik ziurgabetasunak daudela une ekonomiko eta politikoan, baina gaur euskal ekonomiaren dinamismoan dudan konfiantza agertu nahi dut, aurrera egiten jarraituko dugu inbertsioan, esportazioan eta kontsumoan. Eutsiko diogu hazkundeari datozen hilotan, eta enplegua sortzen jarraituko dugu. Euskadik hamarrenez hamarren hazten segituko du, enpleguz enplegu eraikitzen. Industriaren bultzadarekin egin behar dugu, eta kalitatea eragingo duten lanpostu kualifikatuekin”.

Azkenik, Iñigo Urkulluk babesa agertu zien industriari eta enpresari, izan ere, haren hitzetan, “horixe da bidea nahi dugun jendartea erdiesteko. Etorkizun oparoko Euskadi, enpleguarekin eta bizi-kalitatearekin”.

Bestetik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu eta Bilbao Exhibition Centreren presidente Arantxa Tapiak azokaren datuen errepasoa egin zuen, honako hau adieraztearekin batera: “Nazioarteko eta toki-mailako industriaren bilakaerari erreparatuta, azoka honek, era berean, industriaren susperraldiari lagunduko dio, makineria produktiboari dagokionez inbertsioak egiteko eta modernizatzeko proiektu berrietarako gune gisa”.

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak ondoko hitzak esan zituen bere hitzaldian: “BIEMH herrialdeko ekonomiaren eta industriaren egoeraren termometroa da. Edizio hau baikor agertzeko modukoa da, baina ez fidakor, zalantzak egon badaude-eta. BIEMHen edizio honek aukera emango digu gure enpresak, Bizkaikoak eta Euskadikoak, lehiatzen ikusteko, ez euren artean, baizik eta mundu osotik etorritako beste batzuekin”.

Azkenik, Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkartearen presidente Antxon López Usozek funtsezko lau ideia planteatu zituen sektorerako: “Bata egungo egoerarekin lotua dago, zalantzaz beteriko egoerarekin, alegia, baina itxaropentsua gure etorkizunaren jabe izateko gaitasunari dagokionez”; bigarrena, industriari eskaini zion, izan ere, “industria aurreratua ekonomia garatu ororen oinarria da. Eta, Fabrikazio Gehigarriaren alde egingo badugu, apartekoa izan behar da, herrialde indartsuenen erritmo berean egin behar dugulako aurrera, eta, ahal badugu, haiek baino azkarrago”.

Hirugarrenik, industria digitala aipatu zuen, “fabrikatzen jarraituko duen industria, bai, baina ez modu berean; horrek bestelako aukerak ekarriko dizkigu, bai eta zenbait mehatxu ere, , aurrenekoak baliatzeko eta bigarrenei aurre egiteko, geure estrategia eratu behar dugu”. Azkenik, AFMren presidentea sektoreko pertsonen alde mintzatu zen: “Konpromisoa hartu behar dugu profesional onenak erakartzeko, prestatzeko eta atxikitzeko. Lagundu egin behar dugu enpresak, industria eta bertako pertsonak aldi berean alda daitezen, gure gizataldeen alde eginez, haien bilakaeran eta, ondorioz, industriarenean parte hartuta”.

Inaugurazio-ekitaldian, era berean, Bilbo eta Barakaldoko alkate Juan Mª Aburto eta Amaia del Campo izan ziren, hala nola Bilboko Merkataritza Ganberaren presidente Jose Angel Corres eta BECen Zuzendari Nagusi Xabier Basañez; denak batera azokaren pabiloiak bisitatu zituzten.

-ek idatzirik|2016-05-30T16:39:28+02:0030 de maiatza de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top