30 herrialdeetako armadore eta ontziolek konfirmatu dute World Maritime Week-era bertaratuko direla

Maila goreneko zortzi hizlarik haien gogoetak partekatuko dituzte jardunaldi hauetan

Nazioarteko itsas-sektoreak hitzordu bat du 2019ko otsailaren 12 eta 14a bitartean WORLD MARITIME WEEK-en, BEC-en ospatzen dena. Hiru egunetan zehar, maila goreneko ordezkariak sektoreko gai garrantzitsuenei buruz eztabaidan arituko dira, haren lau lan-eremuetan: ontzi-, arrantza-, portu- eta energia-industria. Momentura arte, 30 herrialdeetako armadore eta ontziolek konfirmatu dute nazioarteko erreferentzia-topaketa honen B2B programan parte hartuko dutela, zeinak kongresu-gune bat eta beste erakusketa-gune bat eskaintzen dituen. Jada konfirmatutako profesionalen artean Frantzia, Grezia, Arabiar Emirerri Batuak, Polonia, Singapur, Indonesia eta Malaysiako sektoreko ordezkariak nabarmentzen dira, besteak beste.

“Sektore desberdinen arteko hartu-emanak aukera ugari eman ditzake; horregatik, beste profesionalekin harreman zuzena ezartzeko programa gunerik baloratuenetako bat da. Aurreko urtean, Sinaval-era nazioarteko hogeita hamar ontziola eta armadore baino gehiago bertaratu ziren, eta gure erakusketariek bostehun bat B2B biltzar izan zituzten. Hurrengo edizioan 40ra helduko gara; hortaz, aukerak biderkatzen jarraituko dira”, azaldu du Sergio Alart-ek, World Maritime Week-en zuzendaria, zeinak Enterprise Europe Network-ak antolatutako energia berriztagarrien B2B-aren garrantzia ere azpimarratzen duen. Zentzu honetan, Alart-ek berresten du Meet The Buyer enpresarekin hitzarmena berritu dela, halako formatuko topaketen kudeaketan aditua dena.

Kongresu-guneari dagokionez, itsas-esparruko preskriptore eta aditu ezagunek eskala globaleko sektorearen ikuspegi espezializatua eskainiko dute. Lehen lan-biltzar bat eduki dute jada, gaien programa zehazteko, bai eta hizlariak ere. Horrela, sektoreko eragin handieneko pertsonetako zortzik haien gogoetak partekatuko dituzte jardunaldi hauetan:

  • Philippe Louis-Dreyfus, Louis–Dreyfus Taldeko presidentea eta hizlaria kongresuko saio magistralean.
  • Alejandro Aznar, Espainiako Itsas Klusterreko eta Grupo Ibaizabal-eko presidentea.
  • Juan Riva, Grupo Suardiaz-eko presidentea.
  • Patrick Verhoeven, International Association of Ports and Harbours (IAPH)-ren zuzendari nagusia.
  • Arnaud Le Poulichet, Brittany Ferries-eko zuzendari teknikoa.
  • Juan Andrés Díez de Ulzurrun, Enagas-eko kontseilari delegatuko zuzendari nagusi laguntzailea.
  • Alfonso Mingarro, Cepsa Trading Managing Director.
  • Jorge Zickermann, LNGko Itsas Garraioko zuzendaria – Naturgy.

Itsas-kongresuaren motoreak berotzen hasi dira jadanik. 100 enpresa erakusketari baino gehiagok erreserbatu du gunea Luxua pabiloian, bete egin zena duela zenbait aste. Parte-hartzaileen artean, Estatuko ontziola nagusiak, industria laguntzaileko enpresak eta erakunde sektorialak nabarmentzen dira.

World Maritime Week-eko jardunaldi bakoitza 9.00-etan hasiko da gonbidatu ezberdinen hitzaldiekin, publiko guztietara zuzenduta daudenak, eta 14.30-etararte luzatuko dira. Behin jardunaldia bukatuta, koktel pribatu bat burutuko da eguneko hizlari, autoritate, erakusketari eta VIP gonbidatuekin. Bilera hauek, bertaratutakoen arteko bilerekin batera, arratsaldeetan zehar ospatuko dira.

“Lotura pertsonalak sendotzea ezinbestekoa da negozioetan; horregatik dira hain garrantzitsuak networking-programa, koktel pribatuak eta B2B-ak, bai eta gala-afaria eta FINE sari-banaketako zeremonia ere”, nabarmendu du Sergio Alart-ek.

World Maritime Week 2017an jaio zen, sektoreko lau ekitaldien nazioarteko indarrak batzeko: Sinaval, Eurofishing, FuturePort eta Marine Energy Week. Bateratze honetatik kontinente zaharreko ekonomiaren sektore garrantzitsuenetako bati buruzko Europako topaketa bakarra sortu zen. Hain zuzen ere, ekonomia urdina deritzonak 275.000 milioi euro inguru mugitzen ditu Europar Batasunean. Haren lehenengo edizioan, 117 hizlarien parte-hartzea izan zuen (%50a nazioartekoak) eta zuzeneko 78 erakusketari; gainera, 425 B2B bilera sustatu zituen.

-ek idatzirik|2019-01-08T13:00:32+01:008 de urtarrila de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top