Balio-katearen eragile nagusiek hartuko dute parte Oil & Gas Conference 2018an

Biltzarraren bigarren edizioa urriaren 8an eta 9an burutuko da BECen

Balore-katearen eragile nagusiek hartuko dute parte Oil & Gas Conference delakoan, zeinaren bigarren edizioa burutuko den urriaren 8an eta 9an Bilbao Exhibition Centre-n. Hortaz, ingeniaritza-enpresetako eta aholkularitza-enpresetako profesionalak, EPCak, ekipamenduen eta osagaien hornitzaileak, teknologoak, operadoreak eta azken erabiltzaileak bi egunez bilduko dira, azken aurrerapenak lehen eskutik ezagutzeko, informazioa elkarri jakinarazteko eta gaitasunak neurtzeko, kanpora proiektatzen den gure herrialdeko sektore horretako ekitaldi bakarra den horretan.

Ikuspegi estrategiko eta teknologiko batetik abiatuta, lehenengo mailako 23 hizlarik hidrokarburoen sektorearen egungo egoera aztertuko dute upstream eta downstream arloetan. Hainbat aditu izango ditugu hizlarien artean, besteak beste: Kamel Bennaceur, Abu Dhabiko Petrolioko Nazioko Konpainiaren Buru (ADNOC) eta Tunisiako Industria, Energia eta Meatzaritza Ministro-ohia, Espen Sletten, Equinor (Statoil zena) petrolioko Norvegiako estatuko konpainiaren Zundaketa Burua , eta baita Juan Andrés Diez de Ulzurrun, ENAGASen Kontseilari Delegatuaren Laguntzaile Zuzendari Orokorra eta Juan Carlos Latasa ere, IDOMen Oil&Gas-en Zuzendari Teknikoa, biak ala biak Kongresuko Adituen Batzordeko kideak, Audun Martinsen, RYSTAD ENERGYren analisien presidenteordea, Jorge Navarro, CEPSAren geologia arloko burua, Margarita Hernando, ACIEP – Lur-azpiko Biltegiratze eta Hidrokarburoaren Ikerketa, Ustiatze eta Ekoizpen Konpainien Espainiako Elkartearen presidentea, Elías Unzueta, Petronor berrikuntzaren gerentea, eta beste hainbat enpresaren ordezkariak ere, Técnicas Reunidas, BBG-Bahía Bizkaia Gas edo Cluster de Energía, esaterako.

Baliabide energetikoen identifikazioa eta teknologien optimizazioa, joerak eta lehiakortasuna, irtenbide berritzaileetan izandako arrakasta kasuak, merkatu berrietan negozio aukerak, besteak beste Uzbekistanen eta Estatu Batuetan, ustiapena eta ekoizpena ur sakonetan eta mix energetikoaren aldaketa izango dira Oil & Gas Conference delakoaren ardatza eratuko duten gaiak.

Ekitaldiak jarraituko duen egiturari dagokionez, aurten, Oil & Gas Conferencek biltzarraren eremua erakusketa-gunearekin elkartzearen alde egingo du, non 20 enpresa eta entitate inguruk hartuko duten parte. Gune horiez gain, networking eremuak ere izango ditu, non biltzarkideek, erakusketariek eta ekitaldiaren babesleek bilerak egin ahal izango dituzten, eta baita koktel afaria eta bazkaria ere.

Oil & Gas Conferencek Adituen Batzorde baten laguntza du, berrikuntza teknologikoko ospe handiko profesionalek, eta hainbat enpresa eta entitateko ordezkariek osatua, besteak beste AMPO, TUBACEX GROUP, LOINTEK, HIDROCARBUROS DE EUSKADI (GRUPO EVE), ENAGAS, IDOM eta PETRONOR. Biltzarra astelehenean, urriak 8, inauguratuko da ofizialki, goizeko 9etan, Arantxa Tapiaren eskutik, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren Sailburua.

Bilbao Exhibition Centre-ek antolatu du Oil & Gas Conference, Vega, Tubacex eta EVE – Energiaren Euskal Erakundearen babesarekin.

-ek idatzirik|2018-10-08T12:04:11+02:008 de urria de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top