BEC-kanpokoak bere inguruarekin integrazioaren adibidea dira
ZOLATUTAKO ETA ZONA BERDEKO 100.000 M2-EKIN ETA ESTALKIAREN AZPIAN BIDE PERIMETRALAREKIN
Bilbao Exhibition Centre-k, 150.000 m2-ko erakusketa-azlaera du, zutaberik gabeko 6 pabiloietan banatuta. Konbentzio Zentroak 18.000 m2 ditu, maila ezberdinetan bereizita, banatu daitezkeen 13 areto paraleloekin, guztira 25 areto lor daitezkelarik. Aparkaleku pribatua du 3 mailatan. 14 metroko zabalera eta kilometro bat baino gehaigoko luzeera duen kale perimetral pribatua du. “Ansio” metro geltokia du, 2.linean, irteera zuzena duena Bilbao Exhibition Centre-era.
Atari nagusiak bisitariak hartzen ditu
1260 M2-ETAN
Akreditazioak hartzeko lekua, arropa gordetzeko lekua eta kafetegia ditu.
Atondotik, Konbentzio Zentrura eta Pabiloietara (erakusketak egiten diren gunea) sartzen da.
Hegoaldeko sarrera zamalanetarako soilik
MERKANTZIA-SARBIDEA DA
Atariaren azpiko kamioi-kaleetatik eta pabiloietako kale perimetraletatik (kilometro 1 baino gehiagoko luzeera eta 14 metrotako zabalerarera duena), muntaketak eta ekitaldi ezberdinen funtzionamendua oztopatu gabe egiten da.