• +34 94 404 00 00
  • [email protected]

Kontrataziorako Barne-Jarraibideak “KBJ”

Home / BEC-nor gara / Perfil del contratante / Kontrataziorako Barne-Jarraibideak “KBJ”


Arautze harmonizatu pean ez dagoen Kontrataziorako BEC!-ren Barne Jarraibideak


1. XEDEA ETA ONARPENA


Bilbao Exhibition Centre, S.A-k (aurrerantzean BEC) “esleitzeko boterea” du Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 3.3 artikuluaren arabera (“SPKL”).

Kontrataziorako honako barne-jarraibide hauen (aurrerantzean “KBJ”) helburua, arautze harmonizatu pean ez dauden kontratuen esleipenerako BEC-ren barne-prozedurak arautzea da, publikotasun, lehia, gardentasun, konfidentzialtasun, berdintasun eta bereizkeriarik ezaren printzipioen eraginkortasuna bermatuta gera dadin, hala nola, kontratua eskaintza ekonomiko onuragarriena aurkezten duenari esleitzea, horrela SPKLren 175.b) artikuluaren agindua erabat beteta.

Kontratazioari buruzko barne-jarraibide hauek (aurrerantzean “KBJ”) BEC-ren Administrazio Kontseiluaren akordio bidez onartu ziren 2008ko urriaren 27an. Onartu eta hurrengo egunean sartuko dira indarrean eta data horren ondoren hasten diren kontratazio-espedienteetan aplikatuko dira.

KBJak derrigorrez betebeharrekoak dira BEC-ren barne-esparruan. Era berean, haiek arautzen dituzten kontratuen esleipen-prozeduretan parte hartu nahi duten guztien eskura jarri beharko dira eta BEC-ren kontratugile profilean argitaratu.

2. KBJ-EN INTERPRETAZIOA


KBJ hauen arabera, hizki larriz bere inizialarekin ezartzen diren terminoak beraietan definituriko esanahia izango dute, eta KBJetan definituta ez dauden horiek SPKLn termino horientzat beraientzat ezarritako esanahia izango dute.

KBJei jarraiki SPKLren aginduren bat egokituta aplikatu behar denean edo erabat edo partzialki aplikagarria ez denean, SPKLren beste artikulu batzuek agindu horri berari egindako aipamenak, KBJ hauekin bat etorrita, aipatu egokitzapenekin edo derogazioekin eginda ulertu beharko dira.

Kontratuen balio estimatua SPKLren 76. artikuluan xedaturiko arauei jarraiki kalkulatuko da eta ez da Balio Erantsiaren gaineko Zerga sartuko.

Eranskinaren 17 eta 27 arteko kategorietan jasotako zerbitzu-kontratuei buruzko KBJ hauen 9. atalean ezarritako kopurua eta BEC-ek buruturiko kontratuak arautze harmonizatupekoak direla ezartzen duten kopuruak eguneratuta daudela ulertuko da, hala badagokio, Europar Batzordeak ezarritakoak jarraituta SPKLren Hamalaugarren Xedapen Gehigarrian aipatutako terminoetan.

3. KBJ-PEKO KONTRATUAK


KBJak BEC-ek hirugarrenekin burutuko dituen kostu bidezko kontratu guztietan aplikatuko dira, edozein dela ere haien izaera juridikoa, honako hauek salbuetsita:

(a) SPKLren 4. artikuluan zerrendaturiko negozio eta harreman juridikoak.

(b) Arautze harmonizatupeko kontratuak SPKLren 13. artikuluaren eta hurrengoen arabera, hauen esleipena SPKLren 174. artikuluan xedatutakoaren arabera burutuko da.

(c) Sektore-araudi aplikagarriak arauturiko edo espresuki salbuetsitako kontratu eta negozioak, beraz, araudi horrek xedatutakoarekin bat esleituko dira.

4. KBJ-EK ARAUTURIKO KONTRATAZIOAREN PRINTZIPIO OROKORRAK


KBJ hauek aplikatu ahal zaizkien kontratuak SPKLren 1. artikuluan jasotako printzipioek zuzenduko dituzte, eta haien esleipena, edonola ere, publikotasun, lehia, gardentasun, konfidentzialtasun, berdintasun eta bereizkeriak ezaren printzipioen pean geratuko da, SPKLren 175. artikuluaren arabera.

Aurreko paragrafoan aipaturiko printzipioak betetzen direla bermatzeko helburuarekin, KBJen arabera BEC-ek izapidetzen dituen kontratazio-prozeduretan, kontratazio-organoen jarduera, edonola ere, printzipio horiek betetzera bideratuta egongo da.

Printzipio horiek betetzen direla ulertuko da KBJ hauen hurrengo ataletan aurreikusitako arauak betetzen direnean, eta berauek aplikatzeko eta interpretatzeko honako jarduera-ildo hauek jarraituko dira:

(a) Publikotasun-printzipioa betetzat joko da lizitatzaile potentzial ororen mesedetan hedapenerako edo zabalkunderako baliabide egoki eta nahikoa eskuragarriak aplikatzen direnean, BEC-ren kontratuen informazioa emango dutenak eta merkatua lehiakideei irekitzea ahalbidetuko dutenak.

(b) Gardentasun-printzipioa betetzat joko da kontratua esleitu baino lehen lizitatzaile potentzial oro lizitazioan parte hartzeko duen interesa adierazteko moduan egotea ahalbidetuko duen informazio egokia hedatzen edo zabaltzen denean. Era berean, printzipio honek partaide guztiek esleitzeko dagoen kontratuari aplikagarriak zaizkion arauak aldez aurretik ezagutu ahal izatea ekarriko du, hala nola, arau horiek enpresa guztiei forma berean aplikatzen zaizkielako ziurtasuna.

(c) Lizitatzaile potentzialen eskuragarritasuna eta parte-hartzea erraztuko dituzten beharrezko neurri guztiak hartuko dira, KBJ hauetan aurreikusitakoaren arabera, kontratua eskaintza ekonomiko onuragarrienari esleitzeko helburuarekin.

(d) Konfidentzialtasun-printzipioa, enpresariek konfidentzial eran emandako informazioa ez zabaltzeko betebeharra errespetatuko da, betiere horretarako arrazoi justifikatuak daudenean, eta, bereziki, sekretu tekniko edo komertzialak eta eskaintzen aspektu konfidentzialak. Era berean, printzipio honen aplikazioak eskatuko du kontratistek kontratua egikaritzean eskuratuko duten informazioa, kontratuan edo baldintza-orrietan izaera konfidentziala eman bazaio, edo duen izaeragatik horrela tratatu beharra den, errespetatu beharko dutela.

(e) Berdintasun eta bereizkeriarik ezaren printzipioa bermatzeko prozeduren inpartzialtasuna eta zuzentasuna bermatuko duten beharrezko neurriak hartuko dira. Neurri horiek honakoak, behintzat, izango dira:

(i) Kontratuen helburua bereizkeriarik gabe deskribatuko da beti, fabrikazio edo jatorri jakin bati aipamenik egin gabe, ezta produktu zehatzei edo marka, patente, mota, jatorri edo ekoizpen jakinei ere, mota honetako aipamen bat egoki justifikatu eta “edo baliokidea” aipamenak jarraitu ezean.

(ii) Ez da Europar Batasuneko beste Estatu kideetako lizitatzaile potentzialen aurrean bereizkeria zuzena edo zeharkakoa eratuko duen inolako baldintzarik ezarriko.

(iii) Hautagaiei tituluak, ziurtagiriak edo justifikatzeko beste dokumentazio motaren bat aurkezteko eskatzen bazaie, beste Estatu kideetatik etorritako dokumentuak titulu, ziurtagiri eta beste diploma batzuk elkarri onartzeko printzipioaren arabera onartu beharko dira.

(iv) Interesa erakusteko edo eskaintza bat aurkezteko emandako epeak egokitu egingo dira beste Estatu kideetako enpresei ebaluazio egokia burutzea eta eskaintza bat aurkeztea ahalbidetzeko.

(v) Esleipen-prozeduran hornitzaile bat baino gehiago aurkezten diren kontratuetan, BEC-ek denek kontratuari buruzko informazio bera baldintza beretan dutela bermatuko du.

5. KBJ-ETAN ARAUTURIKO KONTRATUEI APLIKAGARRI ZAIEN IZAERA ETA ERREGIMEN JURIDIKOA


BEC-ek burutzen dituen kontratuek edonola ere kontratu pribatu izaera dute SPKLren 20.1 artikuluak xedatutakoaren arabera.

KBJetan arauturiko BEC-ren kontratazioa, nolanahi ere, arautze harmonizatupean ez dauden kontratuak burutzen dituen eta Administrazio Publiko izaera ez duten esleitzeko boterea dutenentzako betebeharrekoak diren xedapenen pean egongo da, SPKLn ezarritakoaren arabera. Bereziki, horrek SPKLren I. Liburuan jasotako arauen aplikazioa dakar (“Sektore Publikoaren kontratazioaren egitura orokorra eta kontratuen egiturazko elementuak”), eta bere edukia dela-eta, BEC-ri aplikatu ahal zaizkionak Administrazio Publikoa izan gabe esleitzeko boterea daukan heinean.

6. KONTRATAZIO ORGANOAK


Kontratazio organoak kasu bakoitzean ezarriko dira Estatutuetan eta BEC-ri aplikagarriak zaizkion beste xedapenetan aurreikusitakoaren arabera, beste organo batzuei baliozkotasunez eman ahal zaizkien delegazio edo ahalordeei kalterik egin gabe.

Kontratazio organoari kasu bakoitzean ezar daitekeen Erosketa Batzordeak lagundu ahal izango dio, eta honek kontratazio organoari aholkuak emateko eta proposamenak egiteko helburua izango du, hala nola, beharrezkoa bada kontratistekiko komunikazioa eta mintzakidetza.

7. ENPRESARIAREN GAITASUNA ETA KAUDIMENA



7.1. Kontratatzeko gaitasuna
KBJ hauetan arauturiko kontratuak, SPKLren 43. artikuluan eta sektore publikoko erakunde guztiei aplikatzen zaizkien aginduetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonekin bakarrik burutu ahal izango dira. Zehazki, ezin izango dira kontratuak burutu SPKLren 49.1 artikuluan definituriko kontratatzeko debekuren batean dauden pertsonekin, hala nola, zuzentzen dituzten pertsonak edo beste baldintza batzuk direla-eta, debeku horietan dauden enpresen jarraipena direla edo transformazio, fusio edo oinordetza bidez haietatik eratortzen direla susma daitekeen enpresekin.
Kasu bakoitzean eskatuko diren gutxieneko gaitasun eta kaudimen baldintzak kontratuaren helburuari lotuta egon beharko dira eta berari proportzionalak izan.
7.2. Kontratatzeko gaitasuna egiaztatzea

Sektore publikoko erakunde guztiei aplikagarriak zaizkien SPKLren xedapenei kalterik egin gabe, kontratatzeko kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta teknikoan edo profesionala egiaztatzea, kasu bakoitzean dagokion lizitazioan ezartzen denaren arabera egingo da kontratuaren baldintzak eta ezaugarriak aintzat hartuta, eta SPKLren 64. eta 68. bitarteko artikuluetan xedatutakoa aplikatu ahal izango da kontratazio organoak egokitzat jotzen badu.
Era berean, SPKLren 54.5 artikuluaren arabera, kontratuaren baldintza eta ezaugarriei dagokienez, beharrezkoa bada, enpresariaren kaudimena dagokion sailkapenaren bidez egiaztatzea eskatu ahal izango da.
Enpresariak bete beharko dituen gutxieneko kaudimen baldintzak eta egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa lizitazio-iragarkian adieraziko dira eta kontratuaren baldintza-orrian zehaztu, hau galdagarria baldin bada KBJen arabera.
7.3. Eragile kualifikatuen zerrenda

BEC-ek kualifikazioen sistema bat eduki ahal izango du arautze harmonizatupekoa ez den kontrataziorako, prozedura ireki eta garden baten bidez sortua, non interesaturiko enpresa eta profesional guztiek, borondatezko izaerarekin, inolako bereizkeriarik gabe izena eman ahal izango duten.
Sortzea erabakitzen bada, berau BEC-ren kontratugile profilean argitaratu beharko da eta honako printzipio hauek zuzenduko dute:
(a) Sistemak bertan dauden enpresa guztien berdintasuna bermatuko duten gonbidatze-sistemak ezarriko ditu, kontratazio prozedura iragarki publikorik gabe denean, eta sistema horiekin dagokion kontratazioan interesa duten merkatuko eragileak gonbidatuko dira.
(b) Sisteman egote hutsak ez du BEC-rekin kontratatzeko gaitasunaren inolako onarpenik ekarriko, eta lizitazio prozeduran egiaztatu beharko da, dagokion dokumentazioa homologatzeko formulak ezarri eta baldintza-orriak sisteman aurkitutako datuak indarrean daudelako adierazpen sinple bidez lizitazioetan parte hartzea onartu ezean.
(c) BEC-ren kontratistek kualifikazioen sisteman izena eman beharko dute eta hor iraun euren kontratuak indarrean dauden denbora guztian.
(d) Kualifikazioen sisteman sartzearekin batera, BEC-ren kontratazio prozeduretan parte hartzen duten enpresari eta profesional interesatuekin harreman gardenak bultzatuko dira, lizitazioetan euren partaidetza eta euren eskaintzen egoera ezagutzea erraztuta eta, beharrezkoa bada, kontratuaren esleipenaren eta egikaritzaren ondorioz igorritako fakturena ere bai.
(e) BEC-ren kualifikazioen sistemak, hala badagokio, enpresa lizitatzaileen eta Administrazio Publikoen edo esleitzeko beste botere batzuen edo sektore publikoko erakundeen kontratisten beste euskarri elektronikoei kalterik egin gabe funtzionatuko du.

8. BERME GALDAGARRIAK


Kontratuaren baldintzak eta ezaugarriak aintzat hartuta, kontratazio organoak berme baten prestazioa eskatu ahal izango die lizitatzaileei edo hautagaiei, esleipenera arte euren eskaintzengatik erantzun dezaten, hala nola, esleipendunari berme bat prestazioa egoki burutzen dela ziurtatzeko.

Aipatu bermearen zenbatekoa kasu bakoitzean ezarriko da kontratuaren baldintzak eta ezaugarriak aintzat hartuta. Eskatutako bermeak SPKLren 84. artikuluan aurreikusitako formetariko batean aurkeztu ahal izango dira

9. KONTRATUEN PRESTAKETA


211.000 euroko edo kopuru hori baino gehiagoko SPKLren II. Eranskinaren 17 eta 27 bitarteko kategorietan jasotako zerbitzuen kontratuen prestaketa, SPKLren 121.1 artikuluan eta bat datozen xedapenetan ezarritakoari lotuko zaio.

IICak aipatzen dituzten beste kontratu guztietan, baldintza-orri bat egin beharko da beren zenbatekoa 50.000 euro baino gehiagokoa denean, SPKLren 121.2 artikuluan eta bat datozen xedapenetan ezarritako edukia jasota, eta era berean SPKLren 104. artikuluan ezarritakoa aplikatu beharko da.

Gehigarri gisa, baldintza-orriak, IICen bat datozen atalen arabera dagokion informazioa jasoko du, beharrezkoa bada.

Hau da, SPKLren 121.1 artikuluaren edukia eta IICen bat datozen atalak aintzat hartuta, Baldintza-Orrietan nahitaez sartuko dira hurrengo aipamen hauek, kontratazio organoak egokiak deritzen gai gehigarriei kalterik egin gabe:

(a) Kontratuaren oinarrizko ezaugarriak.

(b) Aldaerak onartzeko erregimena.

(c) Eskaintzak jasotzeko modalitateak.

(d) Lizitazioan parte hartzeko interesa duten enpresariei galdatu ahal zaizkien gutxieneko gaitasun eta kaudimen baldintzak

(e) Kontratazio organoak egoki deritzonean, proposamenak aurkeztera gonbidatuko diren hautagaiak aukeratzeko erabiliko diren kaudimen irizpide objektiboak, hala nola, eskaintza aurkeztera gonbidatuko den gehienezko hautagai kopurua, hiru baino gutxiagokoa izan ezin izango dena.

(f) Kontratua esleituko zaion eskaintza ekonomiko onuragarriena erabakitzeko ebaluatuko diren irizpide tekniko eta ekonomikoak.

(g) Aurkezturiko dokumentazioa kalifikatu, eskaintzak baloratu eta esleipen-proposamen bat egingo duen balorazio organo baten eraketa, kontratazio organoak beharrezkotzat jotzen duenean.

(h) Lizitatzaileek edo hautaturiko lizitatzaileak eratu behar dituzten bermeak, beharrezkoa bada.

(i) Lan-kontratuetan subrogazio baldintzei buruzko SPKLren 104. artikuluaren arabera dagokion informazioa, beharrezkoa bada.

(j) Enpresariari, beharrezkoa bada, ezarriko zaion konfidentzialtasun betebeharraren aldi baterako hedapen objektiboa.

(k) Lizitatzaileen aldetik informazio gehigarria lortzeko aplikagarriak diren epeak, behar badira, eta eskaintzak aurkezteko edo, behar badira, parte hartzeko eskaeren epeak, hala nola, aurkezturiko dokumentazioaren akatsak zuzentzeko epea, kontratazio organoak egokitzat jotzen badu.

(l) Kontratuaren formalizaziorako epea, hamar egun naturaleko epe ezberdin bat ezarri nahi denean.

(m) IIC hauen 10.1 atalean definituriko 3. Mailako kontratuetan, kontratazio organoak hautaturiko esleipen-prozeduraren justifikazioa IIC hauetan aurreikusitako terminoetan

10. KONTRATISTAREN HAUTAKETA ETA KONTRATUEN ESLEIPENA


10.1. Kontratuen mailak

IICak aplikatzeko eta kontratu mota bakoitzari aplikagarri zaizkion prozedurak eta baldintzak ezartzeko, honako mailak bereizten dira (aurrerantzean, bat bakarra “Maila” eta batera “Mailak”):(a) 1. Maila Maila honen pean daude estimaturiko balioa 50.000 eurokoa edo gutxiagokoa duten kontratuak, kontratu mota edozein dela ere.(b) 2. Maila Estimaturiko balioa 50.001 eta honako kopuruen artean dagoenean:(i) 1.000.000 euro obra-kontratuak badira.(ii) 100.000 euro beste kontratuetan.(c) 3. Maila Balio estimatua aurreko 2. Mailarenak baino handiagoa duten eta arautze harmonizatupean ez dauden kontratuak.Kontratu hauek 1M, 2M eta 3M izendatuko dira laburtzeko.

10.2. Publikotasun

aEsku artean dagoen Kontratu-Mailaz aparte, estimaturiko balioa 50.000 euro baino gehiagokoa denean, lizitazioarekin lotutako informazioa sartu beharko da BEC-ren kontratugile profilean. Hala ere, hedapenerako baliabideak erabili ahal izango dira kontratuaren baldintzak eta ezaugarriak kontuan hartuta beharrezkotzat jotzen bada, aldizkari ofizialetara, argitalpen lokaletara edo Europar Batasunaren Egunkari Ofizialera mugarik gabe jotzeko aukera barne. Era berean, beharrezkotzat jotzen bada, ekitaldi bakoitzean edo hainbat urtetako aldi baterako esleitzea aurreikusten diren kontratuei lotutako aldez aurreko iragarkiak hedatu ahal izango dira.Lizitazioaren iragarkiak informazio hau jasoko du:(a) Kontratuaren funtsezko xehetasunen deskribaketa laburra.(b) Kontratuaren esleipen-prozedura, eskaintzak aurkezteko epea adierazita (prozedura irekian) edo parte hartzeko eskaeren epeak prozedura negoziatu edo mugatuetan, hala nola, enpresekin negoziatuko diren aspektu ekonomiko eta teknikoak (prozedura negoziatuan).(c) Kontratazio organoak egokitzat jotzen duenean, proposamenak aurkeztera gonbidatuko diren hautagaiak aukeratuko dituzten kaudimen irizpide objektiboak, kasu honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epeak adierazita.(d) BEC-rekin harremanetan jartzeko gonbidapen bat informazio gehigarria eskuratu ahal izateko.Edonola ere, kontratuaren baldintzek eta ezaugarriek hala gomendatzen badute, iragarkiaren edukia zabaldu ahal izango da edo informazio gehigarria sartu kontratugilearen profilean.200.000 euro baino gutxiagoko obra-kontratuak direnean eta 60.000 euro baino gutxiagoko beste kontratuetan, ez da beharrezkoa izango lizitazioaren iragarkia eta dagokion Baldintza-Orria kontratugilearen profilean argitaratzea, nahikoa izango da burutu nahi diren kontratuak eta horretarako aurreikusten diren datak orokorrean adieraztea.Aurreko paragrafoetan ezarritakoari kalterik egin gabe, publikotasuna ez da derrigorrezkoa izango SPKLren 154. eta 159. artikuluen artean jasotzen diren prozedura negoziatua aplikatu ahal zaizkien kasuetan, aipatu legezko testuaren 161. artikuluaren arabera publikotasun pean egon beharko ez direnak

10.3. KONTRATAZIO PROZEDURAK

BEC-ek, jarraiki maila bakoitzerako adieraziko diren bermeak, behintzat, errespetatuta esleituko ditu kontratuak.(a) 1. Mailako kontratuak: Esleipen zuzena

Mailako kontratuak zuzenean esleitu ahal izango zaizkio jarduteko gaitasuna duen eta prestazioa burutzeko beharrezko gaikuntza profesionala duen edozein enpresariri, gutun edo idatzizko eskakizun bidez enpresari bakar bati egindako eskaintza-eskaera bidez.
Kontratuaren baldintzak eta ezaugarriak kontuan hartuta, kontratistaren aldez aurreko homologazioa eskatu ahal izango da.

(b) 2. Mailako kontratuak: Prozedura negoziatua

Mailako kontratuak era negoziatuan esleituko dira honako arau hauen mende:
(i) (i) Posible den guztietan, BEC-ek eskaintza eskatuko die kontratua burutzeko gai diren hiru enpresari, gutxienez. Eskaintza aurkeztera gonbidaturiko enpresen artean, horretarako aurreikusitako epearen barruan lizitazioan parte hartzeko interesa erakutsi duten haiek sartuko dira. Hala ere, kontratazio organoak egoki baderitzo, kaudimen irizpide objektiboak ezarri ahal izango ditu interesa erakutsi duten haietatik proposamenak aurkeztera gonbidaturiko hautagaiak aukeratzeko, eta era berean gonbidapena jasoko duten gehienezko hautagai kopuru bat ezarri ahal izango da, hiru baino gutxiagokoa izan ezin izango dena. Irizpide objektibo hauek, kontratuaren iragarkian jaso ahal izango direnak, dagokion baldintza-orrian behintzat sartu beharko dira.
(ii) (ii) BEC-ek kontratuaren edozein aspektu negoziatu ahal izango du lizitatzaileekin, negoziazio bitartean lizitatzaile guztiek tratu bera jasotzen dutela zainduko du eta ez du informazioa bereizkeriarekin banatuko.
(iii) (iii) BEC-ek buruturiko gonbidapenak, jasotako eskaintzak eta onartzeko edo ez onartzeko arrazoiak idatziz jasoko ditu.
Kontratazio organoak kontratuaren ezaugarriak kontuan hartuta hautaturiko esleipen-prozedura justifikatu beharko du, hurrengo paragrafoetan aurreikusitako arauen arabera.

(c) 3. Mailako kontratuak: Prozedura irekiak, mugatuak, negoziatuak edo lehiaketa-elkarrizketa

Kontratu-Maila honetako esleipen-prozedura arrunta negoziatua izango da, eta 2. Mailako kontratuei aplikatzen zaizkien arauak aplikatuko zaizkio.
Aurrekoaz aparte, prozedura irekia edo mugatua aplikatzea erabaki ahal izango da honako suposamenduetan:
(a) Kontratatu beharreko prestazioak behar bezalako zehaztasunarekin definituak daudenean eta, ondorioz, haiei buruzko aspektu teknikoak edo ekonomikoak negoziatzea beharrezkoa ez denean.
(b) Duten garrantzi ekonomiko bereziagatik eta arautze harmonizatupekoak diren kontratuen kopuruen antzagatik, kontratazio organoak prozedura irekiak edo mugatuak IIC hauen 4. atalean definituriko printzipioen betebeharra hobeto asetzen dutela uste duen kontratuetan.
Prozedura irekia edo mugatua aplikatzen den kasuetan, aplikatu beharrekoak SPKLren 141. eta 152. artikuluen arteko xedapenak izango dira, honako egokitzapenekin:
(a) Lizitatzaileei eman beharreko informazioarekin lotutako datak ez dira aplikagarriak izango, ezta proposamenak aurkezteko edo parte hartzea eskatzeko datekin lotutakoak ere, eta iragarkian ezarritako datekin ordezkatuko dira edo, beharrezkoa bada, baldintza-orrian. Edonola ere, ezartzen diren datak balizko edozein lizitatzaileri, Europar Batasuneko beste Estatu kideetako enpresak barne, ebaluazio egokia egitea eta eskaintza bat aurkeztea ahalbidetzeko egokituak izango dira.
(b) Kontratazio organoak balorazio organo bat eratzea hautatu ahal izango du kontratuaren konplexutasun teknikoa edo baldintza edo ezaugarri berezien ondorioz egoki deritzonean, horrela adierazita baldintza-orrian. Organo hori aurkeztutako dokumentazioa kalifikatzeaz, eskaintzak baloratzeaz eta kontratazio organoari esleipen-proposamen bat egiteaz arduratuko da, adituen batzordearen esku-hartzeari buruzko SPKLren 134. 2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar izan gabe.
SPKLren 164. artikuluaren kasuak gertatzen direnean, lehiaketa-elkarrizketa bidezko prozedura aplikatzea erabaki ahal izango da, eta SPKLren 163 eta 167 artikuluen artean xedatutakoaren arabera zuzenduko da, prozedura ireki edo mugatuekin lotutako aurreko paragrafoetan xedatutako egokitzapen berekin.

10.4. Kontratistaren hautaketa

Aurreko edozein kasutan, kontratistaren hautaketa prozeduran parte hartzen dutenei jakinaraziko zaie eta BEC-ren kontratugile profilean argitaratu, kontratuaren baldintzak eta ezaugarriak kontuan hartuta beste gauza bat erabaki ezean.10.5. Kontratuen formalizazioaJada jasota egon ezean, beharrezkoa bada, dagokion baldintza-orrian, BEC-ek burutzen dituen IICen peko kontratuek hurrengo aipamenak jaso beharko dituzte nahitaez, SPKLren 26. artikuluaren arabera:

(a) Aldeen identifikazioa.
(b) Sinatzaileen kontratua sinatzeko gaitasunaren egiaztapena.
(c) Kontratuaren helburuaren definizioa.
(d) Kontratuari aplikagarri zaion legeriaren aipamena.
(e) Kontratua eratzen duten dokumentuen zerrendatzea. Kontratuan horrela adierazten bada, zerrendatze hau hierarkizatuta egon ahal izango da, aldeek adosturiko lehentasunen arabera, eta kasu honetan, eta akats nabarmena egon ezean, adosturiko ordena behar den nagusitasuna zehazteko erabiliko da, dokumentu ezberdinen artean kontraesanak baleude.
(f) Prezio zehatza edo zehazteko modua.
(g) Kontratuaren iraupena edo burutzen hasteko eta bukatzeko estimaturiko epeak, hala nola, luzapenarena edo luzapenena, aurreikusita baleude.
(h) Prestazioak hartzeko, emateko edo onartzeko baldintzak.
(i) Ordaintzeko baldintzak.
(j) Suntsiarazpen kasuak.
(k) Prezioa abonatuko zaion aurrekontu-kreditua edo kontabilitate-programa edo errubrika, beharrezkoa bada.
(l) Kontratistari ezarriko zaion konfidentzialtasun betebeharraren aldi baterako hedapen objektiboa, beharrezkoa bada.

Izaera orokorrarekin, kontratuaren formalizazioa kontratista hautatu eta gehienez hamar egun naturaleko epean egingo da, betiere dagozkion baldintza-orrietan edo eskaintzetan epe ezberdin bat zehaztu ez denean.BEC-ren kontratu-adostasuna kontratuaren formalizazioaren bidez agertuko da, eta horrela kontratua perfekzionatuta ulertuko da.

11. ARRAZIONALIZAZIO TEKNIKORAKO ARAUAK


Bere kontratuen esleipena arrazionalizatzeko eta ordenatzeko, BEC-ek esparru-akordioak burutu, sistema dinamikoak egituratu edo beste sozietate edo erakunde batzuetan obra, zerbitzu eta horniduren kontratazioak zentralizatu ahal izango ditu, SPKLren 178. artikulutik 191. artikulura xedatutakoaren mende, kasu bakoitzean IIC hauetatik etorritako egokitzapenak aplikatu beharrekoak izanik.

12. JURISDIKZIO ESKUDUNA


IIC hauek aipatzen dituzten kontratuen prestaketa, esleipena, eragina, betetzea eta suntsiarazpenarekin zerikusia duten auzigaiak erabakitzeko jurisdikzio ordena eskuduna jurisdikzio-ordena zibil da.