Bilbao Exhibition Centre Europako ekitaldien agentzia nagusiekin biltzen da Frankfurten

IMEXen hartzen du parte, meeting eta pizgarri-bidaientzako azokarik garrantzitsuena, non standa partekatzen duen Bilbao Convention Bureau eta Bizkaiko hainbat hotelekin

BEC Batzarrak eta Ekitaldiak bere ekipamenduaren mugak irekitzen jarraitzen dizkio nazioarteko merkatuari. Helburu horrekin hartzen du parte IMEXen, Europako azoka liderra ekitaldien, meeting-en eta pizgarri-bidaien antolaketan, maiatzaren 21 eta 23a bitartean ospatzen dena Frankfurten. “Gure gaitasunak aurkezteko gune egokia eta interesgarria da” azaltzen dute Bilbao Exhibition Centre-ko arduradunek, “gehienbat Bilboren nazioarteko proiekzioa dela eta, 2018. urte bizia izan duena errugbiko Europako finalekin edo The World´s 50 Best Restaurants ekitaldiaren ospakizunarekin. Azken urtean BEC-ek ere eginkizun protagonista izan du MTV EMA sarien galaren egoitza izanez”. Frankfurten, BEC-ek Bizkaiko beste eragile batzuekin partekatuko du standa, hala nola hotel eta bidaia-agentzia hartzaileekin, guzti horien burua Bilbao Convention Bureau izanik, Alemaniako azokan ere egongo dena.

BEC Batzarrak eta Ekitaldiak gunearen ordezkaritza bileren agenda itxi batekin bertaratuko da, non Bizkaiko ekipamenduaren posibilitate eta gaitasunen balioa nabarmenduko duen. Modu horretan, topaketak gauzatuko ditu ekitaldien eta negozio-bidaien antolatzaileekin, Alemania eta Erresuma Batua bezalako herrialdeetatik datozen marketin-enpresa eta profesionalekin eta Espainiatik ere datozen zenbait eragileekin. Asmoa nazioarteko bezero berriak erakartzea da: BEC produktu berriak merkaturatzeko edo IT egoitza bezala gune egokia ikusten dutenak, edota entretenimenduaren sektorean mugitzen diren bezeroak. Gainera, azken denboraldian, Bizkaiko egoitzak bere helburuen artean automobilgintzaren sektorea sartu du; hortaz, eremu horretan jarduten duten bezero berriak erakartzeko interesa ere du.

Zentzu honetan, BEC Batzarrak eta Ekitaldiak gunearen aurkezpen-gutunak maila goreneko biltzarrak eta nazioarteko presentzia garrantzitsua du barnean. Horrela, aurten Wind Europe ospatu da, haize-energiari buruzko topagunea, apirilean 8.500 pertsonen partaidetza izan zuenak, gobernuko 5 ministro, zuzendari exekutibo liderrak eta teknologia, politika eta finantzen munduko adituak barne. Rail Live ere izan da tren-industriako sektoreko berrikuntzari eskainitako hitzordu garrantzitsua; martxoan ospatu zen eta 250 hizlari eta 1.500 bertaratutako pertsona izan zituen. Gainera, ezin dugu ahaztu Skoda-ren azken modeloaren aurkezpenak izandako antolaketa-arrakasta 2017ko urtarrilean: topagune horrek 75 herrialdetatik etorritako 4.500 kontzesionario, salmenta-agente, floten bezero eta hornitzaile bildu zituen.

Nazioarteko mailan oihartzun mediatiko eta profesional handiko ekitaldien hiru adibide horiekin batera, BEC aurten ere ICCA-ren (Biltzar eta Konbentzioen Nazioarteko Elkartea) eskubide osoko kide gisa parte hartzera sartu da. Elkarte hori nazioarteko ekitaldien kudeaketan, garraioan eta egoitzan hornitzaile liderrak espezializazio eta esperientziaren arabera biltzen dituen erakunde bakarra da. Elkarteak argitaratutako azken ranking-ean Bilbo Estatuko hirien arteko bosgarren postuan dago nazioarteko ekitaldien antolakuntzan. Bestalde, herrialdeen arteko klasifikazioan, Espainia hirugarren postura igo da, bakarrik Estatu Batuen eta Alemaniaren atzetik.

IMEX nazioarteko ikuspegiko azoka garrantzitsuenetako bat da, eta 150 herrialdetatik datozen 3.500 erakusketari baino gehiago ditu, 70 herrialdetako 15.000 bisitari inguru eta 65.000 bilera baino gehiago bermatzen dituen agenda. Gainera, azoka honen esparruan doako hitzaldiak antolatzen dira goi-mailako hizlariekin, bai eta mintegi ezberdinak ere.

-ek idatzirik|2019-05-22T13:05:20+02:0022 de maiatza de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top