Bilbao exhibition centrek 92 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragin zuen 2016an

  • 11,3 milioi euroko diru-bilketa ekarri du Euskal Ogasunerako
  • 937 lanpostu sortu zituen 2016an
  • 901.437 bisitari izan zituen BECak
  • 2013/2016 Plan Estrategikoaren parametro nagusiak betetzen ditu
  • BIEMH 2016, urteko protagonista nagusia
  • Azoken, Konbentzioen eta Ikuskizunen hazkuntza
  • 2017: Aukeren eta ekimen berrien urtea

[button href=”http://www.portalbec.com/portalbec/bec/2017/IMPACTO-2016.pdf” target=”_blank”]inpaktu-azterketa[/button]

Bilbao Exhibition Centrek 2016an garatutako jarduerak 91.976.392 euroko inpaktu ekonomikoa sortu zuen Barne Produktu Gordin (BPG) gisa. Inpaktu honek 11.338.741 euroko diru-sarrerak eragin zituen zerga bidez Euskal Ogasunerako, eta 1.937 lanposturen sorrera. 2004an martxan jarri zenetik, BECak 1.024 milioi euroko BPGko inpaktu ekonomikoa metatu du dagoeneko.

2016an zehar, BECek hainbat motatako 188 ekintza antolatu zituen (azokak, kongresuak edo konbentzioak, kontzertu-ikuskizunak, eta abar) zeinekin barrutia erabili zuten 283 egunetan.

2016an ospatutako ekitaldi guztietako parte-hartzaileei dagokienez, guztira 901.437 bisitari izan zituen Bilbao Exhibition Centrek.

Honela banatu ziren Bilbao Exhibition Centren burututako jarduerak:

  • 27 azoka, guztira 2.825 erakusketari.
  • 145 ekitaldi BEC Biltzarrak eremuan.
  • 18 ekitaldi Bizkaia Arenan.

BECek sortutako inpaktu ekonomikoaren emaitza ostalaritzan, garraioetan, merkataritzan eta aisialdiko zein kultur jarduerak eragiten dituzten kanpoko jardueren bidez egiten dira, zeinak 2016an % 71 izan ziren, eta baita BECen burututako azoka-jarduera bera ere, zeinak iaz gainerako % 29 eratu zuen. Atal honetan, inpaktu ekonomikoaren hiru laurden inguru kanpoko jardueretan ematen direla nabarmendu beharra dago, eta “azokakoak” ez diren beste hainbat sektore eta jardueretan dute eragina.

Inpaktu ekonomikoaren jatorriari dagokionez, adierazi beharra dago % 80 inguru azokako jardueretan duela jatorria eta gainerako % 20, aldiz, BEC Biltzarrak eremuan eta Bizkaia Arenan. Gainera, inpaktu horren % 63 erakusketariek eta antolatzaileek sortzen dute, eta gainerako % 37 bisitariek.

PLAN ESTRATEGIKOA BURUTUA

Gainera, 2013/2016 Lehiakortasun eta Jasangarritasun Plana bukatu da 2016an, zeinak lekuari balioa emateaz gain eta kostuak oro har murrizteaz gain, erakusketen eskaintza sendoaren alde eta hirugarrenen erakusketa berriak erakartzearen alde ere egiten zuen, besteak beste. Parametro horiek guztiak lortu dira, horien artean emaitza on bat lortzea 2016rako.

Une honetan, Bilbao Exhibition Centre 2017/2020 Plan Estrategikoa egiten dihardu, zeinak haren hurrengo urteotako ibilbidea zuzenduko duen eta, kasu honetan, jarduera haztera eta antolaketa hobetzera egongo den zuzenduta.


BIEMH’2016, PROTAGONISTA NAGUSIA

2016an zehar, Bilbao Exhibition Centre askotariko sektoreetako jarduera ugariren agertokia izan zen. Aipatu beharra dago, BECen emaitzetan duen garrantziarengatik, Makina Erremintaren Bienalaren 29. edizio bikaina. Krisialdi ekonomikoaren ondoren pixkanaka hobetzen doa erakusketaren bolumenari dagokionez, eta hogeita hamar herrialde inguruko 1.533 enpresak hartu zuten parte. 40.000 bisitari gerturatu izana, aurreko edizioan baino % 13 gehiago, izan zen urteko mugarri nagusienetako bat. Baina ez bakarra. BECak oso kontuan izan zuen gazteen egoera euren lehenengo enpleguarekiko, eta BIEMHrekin batera, Workinn jarri zuen abian, gazteei zuzendutako enplegu eta prestakuntza eztabaidagunea, zeinaren helburua merkatua eta makina-erremintako sektorearen merkatua eta lan-eskaintza ikasleei hurbiltzea den. BIEMH ospatzeak eskaintzen zuen industria testuingurua aprobetxatu zen beste erakusketa berri batzuk ere martxan jartzeko, horien artean ADDIT3D delakoa, fabrikazio gehigarriko eta 3Dko gure herrialdeko lehen azoka, soilik profesionalentzat zuzendurik dagoena, eta Maintenance International Conference delakoa, zeinetan ordezkatutako sektoreetako nazioarteko hizlari eta erakusketari garrantzitsuek hartu zuten parte.

BIOSPAIN ere nabarmendu zen, Espainia mailako sektore bioteknologikoaren nazioarteko aurkezpen plataforma, zeina bigarren aldiz ospatu zen BECen. BIOSPAIN Espainiako zein nazioarteko sektore bioteknologikoko enpresei, irakasleei, ikertzaileei, inbertitzaileei eta erakundeei dago zuzenduta.

2016an, horrez gain, GustoKo ere gailendu zen, elikadura sektoreko erakusketa, zeinaren helburua produktuen kalitatea, ekoizpen jasangarria, elaborazioa eta dastatzea baloratzea oinarri gisa sendotzea den. Jakina, Bilbao Exhibition Centren egutegiko erakusketa finkoak ere ospatu ziren: Expovacaciones, Egurtek, Biocultura, Retroclásica, Motorshow, Nagusi, Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azoka, Japan Weekend, Tendencias Creativas, BIME, Euskal Encounter, Stockaren Azoka edo Expobodas.


KONBENTZIOETAN ETA KONGRESUETAN HAZKUNTZA ETA ANIZTASUNA

Kongresuen sektoreak merkatuko kuota garrantzitsua ari da irabazten eta hazten ari da, portzentualki, BECen jardueren barruan. Azokako sektorea gero eta gehiago lotzen da kongresukoekin “confexpo” izeneko estrategiari esker, zeinak bi arlo horien arteko sinergien alde egiten duen.

Horregatik, Bilbao Exhibition Centre hazten ari da Konbentzioen eta Kongresuen arloan, eta baita beste mota batzuetako ekitaldietan, talde handietako azterketak, mitinak, enpresa-zuzendarien bilera profesionalak edo adin guztientzako ikuskizunak, esaterako.

Horrela, BECen instalazioetan ospatu ziren 2016an: Neuropsikologiako Iberoamerikar Kongresua; Wind Europe Workshop; Banco de Sabadellen Konbentzioa; APDren CFOen Nazioko 2. Kongresua; Mary Kay-ren konbentzioa; Bizkaia Enpresa Topaketa; INTERGUNE; Schneider bira; SEAT Leonen Konbentzio-Aurkezpena; Hezkuntzako EPE; afari-kontzertua “Los Secretos” taldearekin, “Campanilla” haurrentzako ikuskizun musikala, Bizkaia Chess&Gazte, eta Bizkaiko Xake Areto Gaztea, besteak beste.


ITZULI DIRA KONTZERTU HANDIAK

Bizkaia Arenan eskainitako kontzertuen artean nabarmentzen dira: Bryan Adams, zeina BECera itzuli zen erabilera anitzeko pabiloia inauguratu zuenetik 12 urte geroago, Paul Simon, The Cure, El Barrio, Eros Ramazzotti, Joan Manuel Serrat, Ana Belén, Victor Manuel, Miguel Ríos, Il Divo edo “Good save the Queen” tributurako taldea. Abeslari horiek milaka lagun erakarri zituzten, haien gozamenerako.

Bizkaia Arenak beste mota batzuetako ekitaldiak ere hartu zituen: “Disney on Ice”, “Las Noches de Comedy Central”, motoen Free Style kirol ikuskizuna eta, BECen lehenengoz, Boxeoko Master Series bat, zeinak milaka zaletu elkartu zituen. Ikuskizun ildo horretan, amerikar borroka libreko WWEko “superizarrak” ere hartu zituen.


AFE-REN PRESIDENTZIA ETA GLOBAL EXHIBITIONS DAY

Bestetik, urtarrilean, Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centren Zuzendari Nagusia, hautatu zuten Espainiako Azoken Elkarteko (AFE) Presidente haren Bilkura Orokorrean. Erakunde honek Estatuko azoka-erakunde gehienak hartzen ditu, eta zerbitzuen sektore honekin lotutako beste hainbat enpresa ere.

Gainera, lehenengo aldiz historian ospatu zen “Azoken Nazioarteko Eguna”,  UFIk (The Global Association of the Exhibition Industry), Espainiako Azoken Elkartearen (AFE) laguntzarekin sortua. Azoken Nazioarteko Egunaren, edo Global Exhibitions Day, xedea mundu mailan bai erakunde ofizialei zein enpresa eta erakunde probatuei azoken sektorearen garrantzia, nazioko ekonomiei egiten dieten ekarpenak eta Azoka ospatzen den ingururako inpaktu ekonomikoa ezagutzera ematea da.


140.000 JARRAITZAILE SARE SOZIALETAN

Sare Sozialei dagokienez, Bilbao Exhibition Centrek 140.780 jarraitzaile ditu, Facebook, Twitter, LinkedIn, Instagram eta Youtuberen artean. Webguneari dagokionez, 1.200.000 bisita lortu dituzte Bilbao Exhibition Centren 31 web-orrialdeek.


2017, AUKEREN ETA GARAPENEN URTEA

2017 ekimen berriak ospatzeko, sortu berri diren beste batzuk sendotzeko eta Bilbao Exhibition Centren erakusketen betiko egutegiaren barruan daudenak ospatzeko urtea izango da.

Batetik, BECek bi azoka berri ospatuko ditu jada. Bata, Bilbao Mueble deritzona, berrikuntzak aurkezteko eta harreman berriak sortzeko sektoreko profesionalak topatzeko plataforma izango da.

Sortu berri den beste erakusketa bat Food Truck Forum delakoa da, sektoreko lehenengo azoka profesionala, zeina ostalaritza modu berri honentzat Europako erreferente bihurtzeko helburua duen. Profesionalei bakarrik zuzendutako karrozeria zehatzak dituzten ibilgailuak, konferentziak eta lehiaketa gastronomikoak jasoko ditu.

Bilbao Exhibition Centrek beste apustu garrantzitsu bat ere egin du, nazioarteko mailan erreferente bihurtu baita itsasontzigintzako, portuko, arrantza eta energia sektoreentzat WORLD MARITIME WEEKari esker, zeina ondorengoek osatzen duten: SINAVAL, itsasontzigintzako sektorearen inguruan diharduena, EUROFISHING, arrantza sektorearen inguruan, MARINE ENERGY WEEK, EVE, Tecnalia, Azti eta BEC antolatutako ekitaldia eta babesle nagusitzat Iberdrola duena, itsasoko energia berriztatzaileen ingurukoa, offshore eolikoa eta olatuen energiarena bereziki, eta FUTUREPORT, portuetakoa.

Gainera, 2017ko egutegian erabat industrialak diren sei azoka ospatuko dira aldi berean: SUBCONTRATACIÓN, Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka, ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Erakusketa, FERROFORMA, Burdingintzaren, Brikolajearen eta Industria Hornikuntzaren Nazioarteko Azoka, FITMAQ, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka, MAINTENANCE, Mantentze Industrialaren Azoka, eta PUMPS & VALVES, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azoka. Horiek guztiek bere profila negozio eta jakintza transferitzeko gune gisa sendotzen joango dira.

Erakusketa horiez gain, Workinn -gazteentzako enplegu eta prestakuntza foroa- zeinaren helburua industria sektorea ikasleei hurbiltzea den, eta Polveri & ecoCoating delakoa ere egingo dira. Azken honetan hauts-estalduren eta ingurune-inpaktu txikiko pinturen sektoreko erakusketak eta kongresua eskainiko dira, Subcontratación erakusketaren barruan.

Erakusketa horiez gain, sendotze bidean daudenak aipatu behar ditugu, horien artean Japan Weekend edo BIME, eta baita dagoeneko klasiko bihurtu diren Expovacaciones, Expobodas, Nagusi, Tendencias Creativas, RetroClásica, FVO, Stockaren Azoka, Desembalaje edo PIN/UGP.

Azokez gain, Bilbao Exhibition Centrek hainbat “mugarri” garrantzitsu ere eskainiko ditu bere egutegian. Lehena, ŠKODA Kontzesionarioen Munduko Konferentzia (WDC), zeina 2017ko urtarrilaren 23 eta otsailaren 3 bitartean ospatuko den. 75 herrialdeko 4.500 kontzesionario, salmenta-agente, auto-multzoen bezero eta hornitzaile elkartuko dira. 12 egunetan zehar, ŠKODA KODIAQ berria, markaren lehenengo SUV handia, izango da lan-saio eta salmenta-mezu guztien muina ŠKODA Kontzesionarioen Munduko Konferentzian.

Aero Innovation Event Bilbao (AEROIE)ren ospakizuna ere garrantzitsua izango da, 2017ko martxoaren 15 eta 16 bitartean izango dena. Aeronautikaren sektoreko ekitaldi aitzindaria da, non metodologia berrienak erabiliko dituzten sektoreko zuzendariek lehiakorragoak izateko berrikuntza-estrategia planteatzeko orduan dituzten galdera kritikoei erantzuteko.

Ekitaldi horiei dagoeneko konfirmatuta dauden beste batzuk ere gehitu behar dizkiegu: Banco Sabadelleko Zuzendarien Bilera, Laboral Kutxako Zuzendarien Bilera, Txema Elorza Sariak, ESTIL&MODA-Oinetakoen Erakusketa, Intergune, Santa Lucía Konbentzioa, APD CEOen kongresua, etab.

Bizkaia Arenari dagokionez, hainbat kontzertu konfirmatu dira: Izal, Gente de Zona eta Juan Magan, Carlos Vives, Ghost, Dream Theater, Deep Purple, Joaquín Sabina, BIME Liveri dagozkionak, eta Super Enduroko Munduko Txapelketa.

Azkenik, aipatu beharra dago, ICEXek “Nazioartekotasun osoko kontzesioa” eman diela Tendencias Creativas, World Maritime Week, Subcontratación eta Ferroforma erakusketei, 2017an zehar Bilbao Exhibition Centren antolatuko direnak.

Gainera, “Aduana-helburuetarako nazioarteko kontzesioa” ere lortu dute Pumps&Valves, Maintenance, Fitmaq, Addit3d eta Expovacaciones erakusketek.

Ziurtagiri horiek agerian uzten dute Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dituen ekitaldien kalitatea eta baita nazioartean duten oihartzuna ere. Horrela, nazioartekotasun kontzesio horiei esker, BECek antolatzen dituen erakusketek zerga-abantailak izaten dituzte, Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioak -Merkataritzako Estatuko Idazkaritzak, are zehatzago- emandako onespenari esker.

-ek idatzirik|2017-01-17T10:57:02+01:0016 de urtarrila de 2017|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

For security, use of Google's reCAPTCHA service is required which is subject to the Google Privacy Policy and Terms of Use.

Go to Top