Biocultura Bilbora itzultzen da barne-kontsumo ekologikoa areagotzeko asmoarekin

Erakusketaren 5. edizioa irailaren 28tik 30era burutuko da

BioCultura Bilbao, Produktu Ekologiko eta Kontsumo Arduratsuaren Azokaren 5. edizioa irailaren 28tik 30era ospatuko da barne-kontsumo ekologikoa areagotzeko asmoarekin. Bilbao Exhibition Centre eta Asociación Vida Sana-ren arteko hitzarmenaren emaitza da BioCultura Bilbao, aurrerantz doana produktu ekologikoen eskaerak publiko fidelizatu eta benetakoagoa duen autonomia-erkidegoetako batean. Euskadin, ekologikoa den guztia tokikoa eta berezkoa denarekin zerikusia duen kontzientziazio handiari lotzen zaio.

Hiru jardunaldietan zehar, BioCultura Bilbao profesional eta kontsumitzaileen arteko topagunea izango da, produktu eta zerbitzuen eskaintza zabala izango dutenak haien esku, 263 erakusketarien parte-hartzeari esker. Sektoreei dagokienez, elikadura biologikoko enpresen presentzia nabarmendu beharra dago, % 50a hartzen duena 14.000 ziurtatutako produktu inguruko erakusketarekin. Ondoren, ziurtatutako kosmetika eta higiene eko-naturala doa, % 12ko presentziarekin, eta baita etxe osasuntsua, terapia osagarriak, moda jasangarria eta EkoFoodTruck-ak ere. Erakusketa eremuaz gain, BioCultura Bilbao-k jolas-jardueren programa zabal bat garatuko du. 150 jarduera inguru izango dira, non tailerrak, hitzaldiak, solasaldiak, mahai-inguruak, show-cooking-ak, kontzertuak eta MamaTerra Haurtzaroaren Jaialdi Ekologikoa egongo diren.

Erakusketaren inaugurazio ofiziala irailaren 28an, ostirala, izango da 12:00etan eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, izango da buru.

PROFESIONALENTZAKO

“Bio” sektoreko profesionalak ezin du BioCultura Bilbao-rekin duen hitzordua galdu. Mundu ekologikoa osatzen duten azpisektore ezberdinak datoz BioCultura-ra eta profesionalek ideiak, kontaktuak eta proiektuak partekatzeko edota erosi eta saltzeko leku aproposena aurkitzen dute. Halaber, enpresek BioCultura-n denda, tokiko banatzaile, preskriptore, etab.-ekin erlazionatzeko espazio egokia dute. Enpresari, dendari, inportatzaile, esportatzaile, sukaldari, chef, jatetxe, hotelari, lorezain eta beste hainbat arte eta diziplinetako profesionalak BioCultura-ra hurbiltzen dira guztia posible den bidegurutze horretaz gozatzeko. BioCultura-k herritarrak mobilizatzen ditu eta deialdi- zein fideltasun-ahalmen handia du. Azokan jasangarritasuna, etika eta erantzukizuna elkartzen dituzten sektoreen joera berriak egongo dira.

KONTSUMITZAILEENTZAKO

Bada denboraldi luze bat BioCultura, modu positiboan, “bio” kontsumitzaile kontzientziatuenen azoka esklusiboa izateari utzi ziola. Zorionez, azokara datorren publikoaren sorta gero eta zabalagoa, anitzagoa eta zeharkakoagoa da, sektore konprometituenei kalterik egin gabe. BioCultura-k hainbat jatorri, posizio, kultura, kolore eta mailetako publikoa erakartzen du. Profesional eta kontsumitzaileen arteko erlazio zuzena aurkitzeko zubi horizontalak eraikitzean datza.

GUZTIENTZAKO PROPOSAMENAK

BioCultura Bilbao azokaren lau egunetan zehar 150 jarduera inguru burutuko dira, non tailerrak, hitzaldiak, solasaldiak, mahai-inguruak, etab. egongo diren, derrigorrezko hitzordu nagusiez gain:

  • MamaTerra Haurtzaroaren Jaialdi Ekologikoa: Gune hau familien eta txikienen ezinbesteko hitzordu bihurtuko da BioCultura Bilbao-n. Haurtzaroaren jaialdi ekologikoak askotariko jarduera ludiko-hezitzaileak eskaintzen ditu, haurrak “bio” balioekin ohitzeko eta ondo pasatzeko.
  • Showcooking: Jende gehien erakartzen duen jarduera paraleloetako bat da. BioCultura Bilbao Showcooking-ak oraingo honetan ere publiko asko erakarriko du, elikadura eta sukaldaritzari buruzko eguneroko tailer anitzei esker. Horien bidez errezeta osasuntsu eta gozo-gozoak ikasi ahal izango dira produktu ekologikoak erabiliz, sektoreko chef aditu eta ezagunen eskutik.
  • Ekoestetikako tailerrak: Kosmetika Ekologikoak paper nabarmena jokatuko du BioCultura Bilbao-n. Azokaren lau egunetan zehar gorputza agresiorik gabe eta modu natural eta arduratsuenean zaintzeko jarduera ugari burutuko dira.
  • Moda planeta: BioCultura Bilbao modu jasangarrian jantziko da tailer eta jarduera anitzei esker. Horien bidez, planetarekin, merkataritzarekin eta osasunarekin modu begirunetsuan janzteak duen garrantziaren gakoak eskainiko dira. Horrez gain, sektoreko azken joerak ere aurkeztuko dira.
  • BioCultura kontzertuak: Bilboko hitzorduak azokaren izena agerian jarriko du: Bio + Kultura. Horrela, zalantzarik gabe, zuzeneko musikaren itxura duen kultura izango da proposamen erakargarri eta eklektikoenetako bat BECera hurbiltzen den publikorako.
  • Eskolako Jantoki Jasangarrien Jardunaldia: Espainiako eskolako jantokiei buruzko analisi sakon eta interesgarri bat buruko da, gaurkotasun handiko gaia eta ageriko eraldaketa bizitzen ari dena. Ekimen honen barruan, Euskadiko jantoki jasangarrien aurkezpena gauzatuko da.

ESKAINTZAREN BERMEAK ETA KALITATEA

BioCultura-ko hautapen-batzordea BioCultura-ren lantalde teknikoak osatzen du, INTERECOk, oraingo honetan horren ordezkari ENEEK izanik, eta baita bertan dauden sektore guztietako teknikari eta profesionalak ere. Urte guztian zehar arreta handiz eta zorroztasunez lan egiten du azokan aurkezten diren proposamenak eskatutako baldintzak bete ditzaten.

Elikagaiak biologikoak bakarrik izan daitezke, bai Espainiako edo Europako aitortutako edozein erakunde ofizialek ziurtatutakoak, 2007/834 arautegi komunitarioaren babespean. Gainerako herrialdeentzat, Europar Batasunak aitortutako ziurtagiriek balioko dute.

Beste sektoreek parte hartzeko baldintza espezifikoak ere jasan behar dituzte, urtero hobetzen direnak eta zorrotzagoak egiten direnak. Gainera, erakusketariak onartzeko kode etiko bat dago, bete egin behar dena.

HAZTEN DOAN SEKTOREA

Euskadin, 2017ko abenduan ENEEKean (Euskadiko batzorde ziurtagiri-emailea) izena emanda zuten hektareen kopurua 4045,18 Ha-koa zen. Honek ia % 29-ko hazkuntzari dagokio, kontuan izanik 2016ko abenduan izena emanda zuten hektareen kopurua 3214 Ha-koa zela. 2017an izena emanda duten operadoreen kopuruari dagokionez, 539 operadorekoa zen. % 5eko hazkuntza da, 2016. urtearekin alderatuta. 59 alta berrietatik, 13 emakumeak ziren. Emakumearen presentzia sektorean gero eta handiagoa da, izena emanda duten 539 operadoreetatik % 30a emakumeak baitira, ehuneko oso altua beste sektore ekonomiko batzuekin alderatuta. Enpresei dagokienez, 95ek haien fakturazioa ekologikoan aitortu zuten, aurreko urteko 75 enpresen aurrean, eta aitortutako bolumena 20.390.421,22 €-koa izan zen, 2016an baino % 22 gehiago.

Hala ere, askoz gehiago egitear dago. Ekoizpen ekologiko totala txikia da oraindik konbentzionalarekin alderatuta eta, barne-kontsumoa hazten doan arren, behin betiko bultzada bat behar da hurbileko beste herrialde batzuek dituzten zifretara heltzeko. BioCultura-k bi eremu horiei buruz gauza asko ditu kontatzeko, garapenaren hasierako faktore bat baita, estatuko beste gune batzuetan gertatu den bezala BioCultura Madrid eta BioCultura BCN-rekin, non azokak tradizio handia duen.

EKOIZPEN EKOLOGIKOA ESPAINIAN (MAPAMAren datuak: 2017)

  • Azalera hektareatan: 2 milioi hektarea baino gehiago (1.a EBean eta 4.a mundu-mailan)
  • Operadoreak: 43.000 baino gehiago
  • Espainiako barne-merkatua: 1.686 milioi € (+% 12,55 2015ri dagokionez)
  • Kontsumitzaile ekologikoen batez besteko hileko gastua: 106 euro (136 € kanal espezializatuan bakarrik erosten dutenak)
  • Biztanleko gastua: 36,33 €/urte (+% 12,58 2015ri dagokionez)
  • 80.000 langile baino gehiagori ematen die lan
  • Sektorearen urteko hazkunde-tasa: % 15-20
-ek idatzirik|2018-09-26T17:01:06+02:0026 de iraila de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top