Diligentziatik Bizkaibusera liburua autobusez egindako Bizkaiko bidaiarien garraioaren historiari egindako begirada afektibo bat da

  • Liburua BECen aurkeztu dute Vicente Reyes, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak eta Miguel Martín Zurimendi egileak
  • Bizkaian autobusez egindako bidaiarien garraioaren mugarri eta pasadizo nagusiak biltzen ditu lehenengo ibilgailu motordunak agertu zirenetik

BEC-en ospatutako Retro Clásica Bilbao 2017 bildumako ibilgailuen eta ibilgailu klasikoen VII. azoka, Diligentziatik Bizkaibusera: Bizkaiko autobus bidezko garraio publikoaren historia liburuaren aurkezpen ofiziala egiteko aukeratutako lekua izan da, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak, Mungiako Goggomobil Klubarekin lankidetzarekin antolatua.

Bertan izan da Vicente Reyes Garraioen foru-arduraduna, bai eta Miguel Martín Zurimendi idazle bilbotarra ere, zalea ere badena.

Lanean kronologikoki deskribatu da autobus bidezko errepideko garraio publikoak kronologikoki izan duen bilakaera, IX. mendearen amaieratik eta aurreko mende osoan zehar. Modu antolatu eta didaktikoan kontatu zaizkio irakurleari lehenengo motordun ibilgailuak agertu zirenetik Bizkaiko gizartean izandako eraldaketaren mugarri eta pasadizo garrantzitsuenak. Gainera, konpainia aitzindarien, jatorrizko diligentziak pixkanaka aldatzen joatearen eta trakzio mekanikoa bat-batean sartzeren historia osatzen joateko garai haietako argazkiak gehitu dira, horietako asko oraindik argitaratu gabeak, bai eta txartel zaharren irudiak eta aldi bakoitzeko kartel ikusgarriak ere.

Liburua foru-sailak izen berarekin antolatutako erakusketagatik argitaratu zen, Bilboko Ondare Aretoan egin zena otsailaren 16tik apirilaren 26ra. “Erakusketak arrakasta handia izan zuen, eta milaka zale hurbildu ziren bisitatzera; hori dela eta animatu gara gaur hemen egotera, Retro Clásica Bilbaoren aurtengo edizioan, ibilgailu klasikoen eta garaikoen sektoreko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat den honetan”, nabarmendu du Vicente Reyesek. “Liburuarekin hobeto ulertu ahal izango dugu Bizkaiko bidaiarien garraioak bizkaitarren bizitzan izan duen garrantzia, eta horrek oraintxe bertan duen sendotasuna baloratzen lagunduko digu, bai eta etorkizunerako zaindu eta bultzatu beharra ulertzen ere”.

BIZKAIBUSEN HOGEITA HAMARGARREN URTEURRENA

Foru diputatuak gogoratu du datorren urtean Bizkaibusen hogeita hamargarren urteurrena izango dela. “Bizkaibus, gaur egun, ezinbesteko zerbitzu bat da edonorentzat, eta zerbitzuak egunero-egunero dauka gero eta handiagoa den mugikortasun-eskariari erantzun ahal izateko erronka, betiere, ingurumenarekiko iraunkortasuna eta errespetua erakutsiz”.

Miguel Martín Zurimendik, bestalde, adierazi du, bai erakusketa, bai liburua zale askoren eta garraio-konpainia eta sistemako operadore nagusien laguntzari esker gauzatu ahal izan dira.

Erakusketan Goggomobil Klubeko standera hurbiltzen diren haurrei Bizkaiko bidaiarien garraioaren historiari buruzko eskola-liburuxka bat emango zaie, eta kartulinazko “Bizkaibus” trokelatu bat ere bai, muntatu dezaten. Era berean, espazio horretan bertan ere mugarri historiko garrantzitsuenak kontatzeko bideo bat proiektatuko da mugikortasunak gaur egun arte izan duen bilakaeraren irudiekin.

-ek idatzirik|2017-11-20T11:01:29+01:0020 de azaroa de 2017|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top