EiTBk euskal herri nabarmenetako pertsona, erakunde eta asmoak sarituko ditu Zeu Zara EiTB sarien bidez

Iturria: EiTB

Euskal Irrati Telebistak Barakaldon jarriko du abian bere ekimenan uztailaren 13an, Udalaren eta BECen laguntzarekin

Euskal Irrati Telebistak Zeu Zara EiTB ekimena jarriko du abian, euskal herri nabarmenetan ekarpena egin duten pertsona, elkarte eta asmoak saritzeko asmoz. Herri bakoitzean, lehendabizi, komunikazio eta informazio kanpaina bat egingo du. Ondoren, egitasmoari amaiera emateko, Zeu Zara EiTB sariak emango ditu.

Barakaldon jarriko da abian Zeu Zara EiTB egitasmoa eta bertan egin da hain zuzen ere aurkezpena gaur goizean. Ekitaldian Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak, Amaia del Campo Barakaldoko alkateak eta Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak parte hartu dute.

Hurbileko informazioa eta entretenimendua, eta euskal kulturaren zabalkuntzan kalitatea dira EiTBren DNAren ezaugarri 1982an sortu zenetik, eta euskal gizarteak horrela aitortzen dio.
Hartara, gizartearengandik hurbilago egoteko, komunikazio taldeak Zeu Zara EiTB egitasmoa jarriko du martxan. Datozen hilabeteetan zenbait euskal herri esanguratsu izango dituzte protagonista. Guztiei telebista, irrati eta internet bidez jarraipen zabala egingo zaie.

“Herri bakoitzeko historia, idiosinkrasia, jaiak eta ekitaldiak izango ditugu kontutan”, adierazi du EiTBren zuzendari nagusiak. “Halaber, herritar ezagun eta ospetsuenak elkarrizketatuko ditugu, eta kalera irtengo gara kultur eta kirol elkarteei ahotsa ematera, euren etorkizuneko eta estrategia asmoen berri izateko”.

“EiTBk Barakaldo aukeratu du proiektua abian jartzeko – jarraitu du Maite Iturbek–, oso herri indartsua delako, izaera berezi eta nabarmenekoa, jendetsua, eta gizarte eta ekonomia arloan bultzada handikoa. Ber asmatzeko, eta garapen, kultura eta kirol suspertzaile gisa gaitasun handia du. Horrez gainera, bizitzaren esparru askotan gailendu diren lagunen jaioterria ere bada”.

Amaia del Campo Barakaldoko alkatearen hitzetan, “plazer bat da eta harro senti arazten gaitu EiTBk Euskadiko herri guztien artean Barakaldo aukeratu izana udalaren eta herritarren ahalegina aitortzen duen ekimen hau martxan jartzeko”. Horrez gain, Barakaldoko herritarren eskuzabaltasunaz eta giza kalitateaz ere harro egon gaitezkeela esan du. “Kultura, gizarte eta kirol mailan elkarte sare anitza eta dinamikoa dugu, herrian buru belarri murgilduta dagoen sarea. Hartara, Barakaldo ez ezik, gure herriaren izena mapan kokatzen duten bertako bizilagunen ahalegina aitortzeko sortu den EiTBren ekimenean herritarrek parte hartzea espero dut”, adierazi du del Campok. Bestalde, Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak esan du Barakaldoko parte izateaz zoriontsu sentitzen direla. Eta hauxe gaineratu du: “Industriak eta euskal merkataritzak herriaren DNA osatzen dute, eta gure erakustazokak testigu hori hartu du Barakaldo nazioartean ikusgai eta nabarmen egiteko”.

“Sari banaketan amaituko den ekimen honen bidez, Barakaldo herri aurrerakoi, solidario eta parte hartzaile gisa agertuko dela ziur nago. Munduko Saskibaloi Txapelketako amaiera fasea, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finala edo eta Makina Erremintaren Biurtekoa hartzeko gai den herri gisa, hain zuzen ere”, adierazi du BECen zuzendari nagusiak.

Hurbiltasun kanpaina honetako jardunaldi bakoitzak zabalkunde handia izango du herrian. Hedapena komunikazio eta entretenimendu egitasmoen bidez egingo da. Amaitzeko, ekitaldi handi bat ospatuko da, sari banaketa jaialdia.

Iturria: EiTB

-ek idatzirik|2016-06-28T12:14:17+02:0028 de ekaina de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top