EMO Hannover azokak hurrengo edizioa aurkeztu du BECen

EMO Hannover azoka antolatzen duen taldeak gaur goizean aurkeztu du prentsaurreko batean aurtengo edizioa, irailaren 18tik 23ra burutuko dena. Honela, Alemaniako erakundearen arduradunek aste honetan BEC esparruan garatzen ari diren azoka industrialetara hurbildu diren komunikabide espezializatuen kopuru handiari onura atera nahi izan diote. Aurkezpenean parte hartu dute: Wilfried Schäfer, VDW Makina-Erreminten Alemaniako Fabrikatzaileen Elkarteko Idazkari Nagusia; Oliver Frese, Deutsche Messe AG-ko Zuzendaritza Batzordeko Kidea; Santiago González, Deutsche Messe AG-ko Ordezkaria Espainian; Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centre-ko Zuzendari Nagusia; Xabier Ortueta, AFM Advanced Manufacturing Technologies-eko Zuzendari Nagusia eta Javier San Miguel, Danobat enpresako Torneaketa Departamentuko Zuzendaria. Metalaren ekoizpenaren alorreko erreferentea den azokak ondorengo lema hautatu du aurtengo ediziorako: “Connecting systems for intelligent production”.

Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centre-ko Zuzendari Nagusiak, ongietorria eman die EMO azokaren antolatzaileei eta aurkezpen hau Bilbao Exhibition Centre-n instalazioetan burutu izana azpimarratu du, instalazio hauetan burutzen baitira hain zuzen ere Makina-erremintaren Bi Urtean Behingo Nazioarteko Azoka eta, egun hauetan, industriaren alorreko sei azoka: “Aukera paregabea da ideiak eta ekimenak partekatzeko. Bi erakundeak ziur gaude makina-erreminta industriaren arima dela eta, hura gabe, industriarik gabe, ekonomia iraunkorra ezinezkoa litzateke. Horregatik, mundu osoko fabrikatzaileek eta erabiltzaileek beren marketing-ekintza nagusietako baten aldeko apustua egin dute: 4.0 industriaren azken berrikuntzak aurkeztea, ezagutzea eta, zenbait kasutan, erostea ere”.

-ek idatzirik|2017-06-08T14:57:35+02:008 de ekaina de 2017|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top