ADDIT3D 2017

ADDIT3D 2017

2017 Ekaina 06 - 2017 Ekaina 08
5. pabilioia
Antolatzailea: BEC y Addimat
Mota: Profesional

ADDIT3D gure herrialdean antolatzen den fabrikazio aditiboko eta 3Dko lehenengo erakusketa profesionala da.

Erakusketan, ezagutza aztertzeko eta transferitzeko kongresua burutuko da batetik, eta erakusketa eta produktuen aurkezpena, bestetik.

Sektore hauetako enpresek hartuko dute parte: sistemak eta makineria (hauts-ohe fusioa, energia zuzenduaren deposizioa, fotopolimerizazioa, xafla-laminazioa, materialen estrusioa, fabrikazio hibridoko gelaxkak…), lehengaiak (hautsa, filamentuak, fotopolimeroak…),, ikerketa eta garapena, industria aplikazioak (teknologia aeroespaziala, automobilgintza, eraikuntza arina, ingeniaritza mekanikoa, moldeen eta prototipoen fabrikazioa, teknologia medikua, etxerako produktuak), kontsumigarriak (gas-hornikuntza, fluido dielektrikoak, lubrifikatzaileak), zerbitzuak, softwareak (simulaziokoak, makinen kontrola eta kalitatea, CAD/CAM…), eskanerrak eta trebakuntza, eta baita elkarte profesionalei eta argitalpen espezializatuei dagozkienak ere.

ADDIT3D 2017ko ekainaren 6 eta ekainaren 8 bitartean ospatuko da, fabrikazioko azken teknologiei eskainiko zaion gune zabala eratuko da, non sinergiak eta aukera berriak sortu ahalko diren maila guztietan eta profesionalen multzo handi baten partaidetza bermatuko den.

www.addit3d.es

[button href=”https://bilbaoexhibitioncentre.com/cerca-100-establecimientos-se-adhieren-al-programa-bec-on” target=”_blank”]100 establezimendu inguru BEC-ON! programari datxezkio[/button]

-ek idatzirik|2017-05-17T08:30:00+02:0020 de ekaina de 2016|Comments Off on ADDIT3D 2017
Go to Top