ADDIT3D 2018

ADDIT3D 2018

2018 Maiatza 28 - 2018 Ekaina 01
4. pabiloia
Antolatzailea: BEC eta Addimat
Mota: Profesionala

ADDIT3D gure herrialdean antolatzen den fabrikazio aditiboko eta 3Dko lehenengo erakusketa profesionala da.

Erakusketan, ezagutza aztertzeko eta transferitzeko kongresua burutuko da batetik, eta erakusketa eta produktuen aurkezpena, bestetik.

Sektore hauetako enpresek hartuko dute parte: sistemak eta makineria (hauts-ohe fusioa, energia zuzenduaren deposizioa, fotopolimerizazioa, xafla-laminazioa, materialen estrusioa, fabrikazio hibridoko gelaxkak…), lehengaiak (hautsa, filamentuak, fotopolimeroak…),, ikerketa eta garapena, industria aplikazioak (teknologia aeroespaziala, automobilgintza, eraikuntza arina, ingeniaritza mekanikoa, moldeen eta prototipoen fabrikazioa, teknologia medikua, etxerako produktuak), kontsumigarriak (gas-hornikuntza, fluido dielektrikoak, lubrifikatzaileak), zerbitzuak, softwareak (simulaziokoak, makinen kontrola eta kalitatea, CAD/CAM…), eskanerrak eta trebakuntza, eta baita elkarte profesionalei eta argitalpen espezializatuei dagozkienak ere.

ADDIT3D 2018ko maiatzaren 28 eta ekainaren 1 bitartean ospatuko da, fabrikazioko azken teknologiei eskainiko zaion gune zabala eratuko da, non sinergiak eta aukera berriak sortu ahalko diren maila guztietan eta profesionalen multzo handi baten partaidetza bermatuko den.

www.addit3d.es

-ek idatzirik|2018-05-18T15:32:51+02:0026 de maiatza de 2017|Comments Off on ADDIT3D 2018
Go to Top