ADDIT3D

ADDIT3D

2016 Maiatza 30 - 2016 Ekaina 04
Antolatzailea: BEC eta addit3D

ADDIT3D gure herrialdean antolatzen den fabrikazio aditiboko eta 3Dko lehenengo erakusketa profesionala da.

Erakusketan, ezagutza aztertzeko eta transferitzeko kongresua burutuko da batetik, eta erakusketa eta produktuen aurkezpena, bestetik.

Sektore hauetako enpresek hartuko dute parte: sistemak eta makineria (hauts-ohe fusioa, energia zuzenduaren deposizioa, fotopolimerizazioa, xafla-laminazioa, materialen estrusioa, fabrikazio hibridoko gelaxkak…), lehengaiak (hautsa, filamentuak, fotopolimeroak…),, ikerketa eta garapena, industria aplikazioak (teknologia aeroespaziala, automobilgintza, eraikuntza arina, ingeniaritza mekanikoa, moldeen eta prototipoen fabrikazioa, teknologia medikua, etxerako produktuak), kontsumigarriak (gas-hornikuntza, fluido dielektrikoak, lubrifikatzaileak), zerbitzuak, softwareak (simulaziokoak, makinen kontrola eta kalitatea, CAD/CAM…), eskanerrak eta trebakuntza, eta baita elkarte profesionalei eta argitalpen espezializatuei dagozkienak ere.

ADDIT3D 2016ko maiatzaren 30 eta ekainaren 4 bitartean ospatuko da BIEMH, Makina-erremintaren biurtekoarekin batera, . Fabrikazioko azken teknologiei eskainiko zaion gune zabala eratuko da, ondorioz, non sinergiak eta aukera berriak sortu ahalko diren maila guztietan eta profesionalen multzo handi baten partaidetza bermatuko den.

www.addit3d.es

-ek idatzirik|2016-03-09T11:36:17+01:0030 de azaroa de 2015|Comments Off on ADDIT3D
Go to Top