MTV EMA 2018

MTV EMA 2018

2018 Azaroa 04
Bizkaia Arena - BEC!

MTV EMA Sarien 25. urteurrena Bilbon ospatuko da!

MTV EMA Sarien 25. urteurrena Bilbao Exhibition Centre-en azaroaren 4an izango da. Munduko musika-ekitaldi zirraragarrienetako bat da, non lehenengo mailako sariz eta musika saioz betetako gau batez gozatu ahal izango duzun. EMA-k jarraitzaileei zein haien artista gogokoenei zuzenduta dago. Jarraitzaileak izango dira irabazleak hautatuko dutenak, aurreko asteetan zehar haien gogoko artistei botoa emanez. Munduko toki guztietako jarraitzaileek, Brasildik Seulera, EMA sarien ekimenak jarraitu eta haietan parte hartu ahal izango dute sare sozialen, livestream-en, EMA webgunearen eta aplikazioaren bitartez eta, jakina, MTV TV kanalaren bidez.

MTV EMA sarien ekitaldia zuzenean igorriko da azaroaren 4an, igandea, 9etatik aurrera,
Bilbao Exhibition Centreko Bizkaia Arena pabiloitik. MTV EMA, musika zuzenean duen munduko ikuskizunik garrantzitsuenetarikoa, urtero aurkezten ditu mundu osoko artista eta celebrity-en zuzeneko emanaldiak, musikaren festa honen inguruan mundu osoko zaleak bilduz.

MTV EMA 2018 galarako sarrerak erosteko zozketan parte hartzeko erregistro-formularioa mtvema.com webgunean eskuragai egongo da. Zozketa horretatik sarreren erosketarako zorionekoak irtengo dira.

Zozketa honetan parte hartzeko erregistro prozesua, Evenbrite bidez burututakoa, urriaren 11tik (12:00etatik aurrera), urriaren 15era (12:00etara bitartean) irekita egongo da, partehartze bakarra onartuz pertsona bakoitzeko. Hautaketa aleatoriodun prozesu baten bidez, sarreren erosketarako zorionekoak ezagutuko dira, urriaren 17an euren helbide elektronikoan berrespena jasoko dutelarik. Mezu honek esteka eta pasahitz bat izango du, MTV EMA galarako gehienez 4 sarrera erosteko sarbidea emanez.

MTV EMA zozketaren mugapen eta baldintzen arabera, sarrerak legitimoki erositako pertsonek soilik izango dute ekitaldira sartzeko baimena.

Sarreren titularra, ekitaldian sarrera horiekin sartuko den taldearen parte izan beharko du (antolatzaileak egiaztatu ahal izango du identitate-dokumentua eskatuz esparrura sartzean). 16 urte baino gazteagoek, 18 urte edo nagusiagoko heldu batekin lagunduta joan beharko dute.

Informazio gehiagorako, mtvema.com webgunea bisitatu. Zure sarreren inguruko zalantzarik izatekotan, edo sarrera berezirik eskatu behar izatekotan, [email protected] helbidera idatz ezazu, mesedez.

MTV EMA 2018ko izendatuak bozkatu!

BOZKATU

-ek idatzirik|2018-10-29T17:52:22+01:0013 de azaroa de 2017|Comments Off on MTV EMA 2018
Go to Top