Expobodasek bere 23. urteurrena ospatuko du urriaren 14tik 16ra arte

Azokak 125 erakusketari izango ditu, sektoreko azken berritasunak aurkeztuko dituztenak

Expobodasek, ezkontza ospakizunekin eta jaunartzeekin erlazionatutako sektore guztiak lantzen dituen ekitaldiak, bere 23. ediziorako prestatzen dabil, urriaren 14tik 16ra Bilbao Exhibition Centreko bigarren pabiloian ospatuko dena. Momentuz, 125 erakusketari egongo dira, azken berritasunak eta artikulu eta zerbitzu espezializatuetako eskaintza handia eskainiko dituztenak. Beraien parte hartzea baieztatu dutenen enpresen artean, %70a Bizkaitik dator, baina badaude ere Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Kantabria, Errioxa, Burgos, Madril eta Bartzelonatik etorritako beste batzuk.

Expobodaseko 23. edizioak ezkontza eta jaunartze sektoreetako hainbat enpresa izango ditu. Horrez gain, bitxi-dendak, jatetxeak eta hotelak, fotografia eta bideo enpresak, ezkontza oparikoak, estetika eta kosmetika zentroak, bidai agentziak, ibilgailu klasikoak, limusinak eta autobusak ere egongo dira. Gainera, ospe mundiala duten enpresak eta pertsonak izango ditugu ere, esaterako, Eneko Atxako taldea, Rosa Clará eta Oskar López jostun bilbotarra.

Expobodas 2016ko jarduerak indartu nahian, azokak ezkontza vals-a ikasteko dohaineko klaseak eskainiko ditu. Horrez gain, ezkontza (emaztegaia, senargaia, amabitxia eta gonbidatua) eta jaunartze modako desfileak egingo dira pasarela baten gainean.

Nabarmendu behar da baita ere, jaunartzeei garrantzia eman nahian, Expobodas 2016ko antolakuntzak jaunartzea 2017an egingo duten seme-alaben guraso kopuru handi bat gonbidatuko dituela azokara, zuzenean jatetxeekin, argazkilariekin eta zeremonia arropako boutiqueekin kontaktatu dezaten.

Aurreko edizioetan bezala, azokaren itxiera egunean (16, igandea, 19retan) 12.000€-ko zozketa bat egingo da enpresa erakusketarietan erabiltzeko, bost sarietan banatuta, hau da, 6.000€-koa, 3.000€-koa, 1.500€-koa, 900€-koa eta 600€-koa. Azokako sarrera dohainezkoa izango da, “expobodasbilbao.com” webgunean izena emanez eta gonbidapena deskargatuz. Gonbidapena ez edukitzekotan, sarrerak 2€-ko prezioa izango du pertsona bakoitzerako eta egun bakoitzerako.

(Informazio gehiago expobodasbilbao.com webgunean  eta Expobodaseko Facebook eta  Twitter kontuetan).

-ek idatzirik|2016-12-20T12:27:19+01:0017 de ekaina de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top