Formula Student taldeko lan-jardunaldia BEC-en

Badira zenbait urte Bilbao Exhibition Centre-k mantentzen duela lankidetza-akordio bat unibertsitate-proiektu honekin

 Formula Student-en eserleku bakarreko ibilgailu berriaren motorrek orro egin dute gaur Bilbao Exhibition Centre-n, non unibertsitate-taldeak lan-jardunaldi bat antolatu duen bere babesleekin, aurkezpen tekniko bat eta ibilgailuaren erakusketa egiteko. Topaketan berrogeita hamar pertsona inguru hartzen dute parte, besteak beste, enpresa kolaboratzaile hauen ordezkari gisa: Sener, Tecnalia, EVE, Ingeniacity, Batz, Ingemat, Schaeffler eta Gaiker. Gainera, proiektuan lan egin duten ikasle eta irakasleak ere bertaratu dira.

Badira hainbat urte jada Bilbao Exhibition Centre-k ibilgailu unibertsitarioarekin kolaboratzen duela. Azoka-esparruak proiektu jasangarri honen aldeko apustuaren ondorio da, Bizkaiko Ingeniaritzako ikasleen garrantzia azpimarratzen duena. Hain zuzen ere, martxoaren amaieran berritu zen lankidetza-hitzarmen hau, 2018-2019 denboraldi honetara zein hurrengo 2019-2020 denboraldira luzatu dena. Akordioaren, BECen azpiegituren zati bat erabiliko da eserleku bakarreko ibilgailuarekin burututako ibilgailu-probak egiteko.

Fabrikazio eta teknologia aurreratuarekin erlazionatutako jarduerak BECek inguruko enpresa-sarearekin duen konpromisoaren parte dira. Hortaz, azoka-esparruak arlo honetan mugitzen diren enpresa eta proiektuak harremanetan jartzean duen interesean arrazoitzen da Formula Student bezalako proiektu bati eskainitako laguntza. Izan ere, lehiaketa honek ingeniaritza eta automobilgintzaren munduko bazkide eta babesleen nazioarteko laguntza du, bai eta mundu osoko unibertsitateen partaidetza ere.

Formula Student duela hamabi urte hasi zen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) apustu bat da, Silverstone-ren zirkuituan (Erresuma Batua) eta Montmeló-n (Katalunia) ospatzen dena. Sariak ez zaizkio bakarrik ematen hondoko marrara lehena heltzen denari. Bestelako merituak ere hartzen dira kontuan, hala nola negozio-eredua, kostuak, diseinua… Hain zuzen ere, Bizkaiko eskolak historia egin du, Business Case proban ondoz ondoko bi garaipen lortu dituen talde bakarra izan baita. Proba horrekin bideragarritasun ekonomikoa eta negozio-eredua ebaluatzen dira.

2019ko lehiaketarako, Industria-Teknologiako, Ingeniaritza Mekanikoko, Industria- Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako, Ingeniaritza Elektrikoko eta Telekomunikazioko Ingeniaritzako graduen eta Industria-Ingeniaritzako unibertsitate-masterreko 54 ikaslek diseinatu dute eserleku bakarreko ibilgailu elektrikoa. Bolidoak bere berezko neurriak ziurtatzen ditu: 210 kiloko pisua, metro eta erdiko zabalera eta hiru metroko luzera; bere azelerazioa 0 km-tik 100 km-rakoa da hiru segundotan, 22 kilometroko autonomia du potentzia osora eta 110 kilometro orduko abiadurara heltzen da.

-ek idatzirik|2019-06-20T14:29:46+02:0020 de ekaina de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top