GRAND PRIX izenaz aldatzen du eta MagicFest da orain

Asteburu honetan izango da Magic:The Gatering en Grand Prix txapelketa MagicFest ekitaldiaren barruan Bilbao Exhibition Centre-en. Prest dago ekitaldi honetarako parte hartuko duten 2.500 pertsonentzako tokia zeinek txapelketak jolastuko dituzte modalitate ezberdinetan bakarka edo taldeka larunbat 15etik igande 17ra.

Txapelketaz gainera hainbat salmenta etxe egongo dira herrialde ezberdinetatik etorritakoak , Frantzia eta Estatu Batuetatik adibidez, eta karten sortzaileak diren artisten Jeff Liebenstein, Jeff Miracola, Lizz Danforth, Pete Danvers eta Johannes Voss partaidetza izango dute.

2018an izandako arrakastaren ondoren “Pro Tour Rivals of Ixalan” lehiaketan BEC-en ospatua bere antolatzaileak bueltan daude nazioarteko karten zirkuituarekin. Aldi berean ospatzen da Tampa Bay-n  eta gero Kyoto eta Calgary-n ospatuko dira beste hainbat hiriekin batera.

Hurbildu nahi direnentzat sarrera askea da eta lehiaketan parte hartzeko pakete ezberdinak daude eskuragarri.

Aurten izen aldaketaz beste batzuk ere daude, lehenengoa hai zuzen ere izena bera da, orain Grand Prix-a parte bat da MagicFest erakusketaren barruan, sari handiagoekin eta Pro Tour-era sartzeko aukera gehiagorekin. Jokatzeko modu ezberdinak ere gehitu izan dira eta lanena daude hurrengo ekitaldietan gauzak gehitzeko.

Hau aukera ona izan daiteke gero eta jarraitzaile gehiago daukan jokoan hasi nahi direnentzat.

Magic: The Gatering txandakako karta joko bat da, zeinetan Lurrak izenarekin Mana puntuak lortzen dira gero izaki mitologikoak eta aztikeriak erabiltzeko aurkakoaren bizitza puntuak agortu arte.

-ek idatzirik|2019-03-15T09:06:17+01:0015 de martxoa de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top