GUSTOKO azokako kaleak familia osoarentzako gastronomia eta sukaldaritza jardueraz beteko dira

Martxoaren 2tik 4ra, asteburuan, Bilbao Exhibition Centren Gustoko azoka izango da berriro, zeinak 2. pabiloia herri bihurtuko duen, kaleak jai-giroz bustita. Bertan, kalitatezko elikadura- eta gastronomia-elikagai berezituak izango dira nagusi, autoktonoak eta artisau-eran zein modu iraunkorrean ekoitziak.

Azokako erakusketa-eremuaz gain, non 300 ekoizle baino gehiago izango diren eta bisitariek haien produktuak erosteko eta dastatzeko parada izango duten, ohiko banaketa-kanaletatik kanpoko produktuak gehienak ere, Gustoko 2018n jarduera-egitarau interesgarria izango da, bai profesionalentzat bai bisitari nahiz azken kontsumitzaileentzat.

Erakusketariak etorriko dira, gehienbat, Euskadi, Frantzia, Ávila, Cádiz, Burgos, Kantabria, Asturias, Gaztela biak, Extremadura, Katalunia eta Valentziatik.

Azken kontsumitzaileek benetako kultur proiektu batean parte hartu ahal izango dute, o km-aren eta produktuak eta ekoizleak lurralde, kultura eta jendarte batekin lotzearen alde egiten duen ekimenarekin, hain zuzen. Jarduera ugarien artean, Euskal Herriko artisautza tradizionalaren erakusketak izango dira, hala nola dastaketak, kalejirak Folklore tradizionaleko hainbat talderen eskutik, Show Cooking-ak, ziurtaturiko kalitatezko produktuak probatzeko txosnak, produktuak dastatzeko piknik-guneak, produktuen aurkezpenak, bai eta gastronomiarekin eta elikadurarekin loturiko eskaintza turistikoaren berri izateko eremu bat ere, zeinak, aldi berean, landa-ostatuen eskaintza zabala bilduko duen.

Azokan, 6 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteentzako hezkuntza-gune bat ere izango da; informazioa eta dibertimendua uztartuta, elikadurarekin loturiko hezkuntza-programa bat garatuko da bertan. Era berean, Haurtzaindegi bat egongo da 1 eta 6 urte bitarteko umeentzat.

-ek idatzirik|2018-02-22T10:46:00+01:0022 de otsaila de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top