Hainbat erreferentzia-enpresak baieztatu dute Food Truck Forum 2018an parte hartzea

Azokaren bigarren edizioa martxoaren 6an eta 7an burutuko da

Borco Höhns-Parry, Mastertent, Rational, The Foodtruck Factory edo Welbilt enpresek, besteak beste, 2018ko martxoaren 6an eta 7an Bilbao Exhibition Centre-en izango den Food Truck Forumean parte hartuko dutela baieztatu dute. Azokaren erakusketa-gunean, non food trucks-en alokairuko eta karrozeria espezializatuko enpresak zein ekipamendu, produktu eta zerbitzuen fabrikatzaileak eta banatzaileak egongo diren, besteak beste, Associação Street Food Portugal, Cars 1247, Convotherm, Food Truck BDN, Hazia – Seguridad Alimentaria, Merrychef, MMVV, Pontevan, S.P. Pymes, Serisan Comunicación Gráfica, Streettrucks, Vehiculostienda.com eta Zingerlemetal enpresak aurkitu ahal izango ditugu. Zonalde horretan, eta berrikuntza gisa, bigarren eskuko gastroneten “salerosketarentzako” eremu bat egongo da.

Jatetxe mota horren inguruko Estatuko azoka profesional bakar honek “Gune Gastronomikoa” eskainiko du, street food produktuen aukera zabalarekin, eta “Hitzaldientzako eta tailerrentzako” beste bat. Haiei esker, ekintzaileentzako eta profesionalentzako topagune sendoa bilakatuko da azoka. Programak bi egun iraungo ditu, eta sektorearen gure herrialdeko egoera zein den eta hazteko zein aukera dituen aztertuko du, eta baita kanpoko beste merkatu batzuen eboluzioa zein den eta hemen aplika daitezkeen ideiak eta erronkak ere. Landuko diren beste gai interesgarri batzuk dira: “Elkarteen betekizuna”, “Food Truck bat nola muntatu: motak, lege-, osasun- eta finantza-baldintzak”, “Food Truck-ak hirietan sartzea: onurak eta aukerak”, “PonteVan proiektua”, “Jatetxetik Food Truckera” edo “Ekitaldi arrakastatsua antolatzeko gakoak”.

Bestetik, eta iazko arrakasta ikusita, Kaleko Errezeten “Cooking the Street” Lehiaketak tokiko ostalarien parte-hartzea sustatuko du aurten ere, euren sormenik onenak ezagutzera eman eta esperientzia, proposamen berriak eta zaporeak eskaintzeko. 2017an, lehenengo saria Benjamín Rodríguezek eraman zuen, Dando la Brasa jatetxekoa, “Sudado en tiniebla y en bolas!!” lanarekin (“Ilunpetan eta biluzik izerditan”). Bigarren saria Javier Brichettok eraman zuen, Mestizo Food Truck-ekoa, “Mollete chino de pato asado” errezetarekin (“Ahate erreko opiltxo txinatarra”), eta hirugarren saria, aldiz, Iván Silesek irabazi zuen, Gure Toki jatetxekoa, “Sándwich de anguila” errezetarekin (“Aingira sandwicha”).

Lehenengo edizioaren balantze orokorra oso ona izan zen. Guztira 926 profesional, horietatik % 36 Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak, hurbildu ziren azokara. Food Truck Forumera hurbildu ziren gehienak sektore honek eskaintzen dituen negozio-aukerak ezagutu nahi zituzten ekintzaileak, ekitaldien antolatzaileak, elikadura enpresak, ostalaritza chef-ak eta lokalak izan ziren. Food Truck Forum Bilbao Exhibition Centrek eta FoodTruckYa.com plataformak elkarrekin antolatutako ekitaldia da, eta Rational eta Welbilt

-ek idatzirik|2018-01-22T12:33:50+01:0022 de urtarrila de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top