Industry Fest: topagune desberdinak

Negozioez, prestakuntzaz eta networking-az gain, astean zehar entretenimendurako eta gastronomiaz eta inguruko musikaz gozatzeko aukerak ere izango dira. Jardunaldia amaitzean burutuko diren bi ekitaldi sozial nagusik izango dute parte-hartzaileen agenda dinamizatzeko erantzukizuna, Bilboko hirian barrena bestelako esperientziak eskainiz eta parte-hartzaileen eta kaleko jendearen arteko harremanak sustatuz, orokorrean, giro lasaiago batean. Bi ekitaldi izango dira: Get Together with blues&txakoli, asteartean 19:30etatik aurrera Diputazio kalean, eta Industry Fest, asteazkenean alde zaharrean 19:00etan, Unamuno plazatik hasita. Lehenengo ekitaldian “Confluence” blues taldeak joko du eta, ekainaren 7ko ekitaldian, musika “Mud Candies” eta “Sultans of Swing Dire Straits Tribute Band” taldeen eskutik iritsiko zaigu.

-ek idatzirik|2017-06-07T16:57:38+02:005 de ekaina de 2017|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top