Moda jasangarria eta familientzako ekintzak, BioCultura Bilbao-ren apustuak

BioCultura, estatuko produktu ekologiko eta kontsumo arduratsuaren azoka garrantzitsuena, 2016ko irailaren 30a eta urriaren 2a bitartean ospatuko da Bilbao Exhibition Centre-en. Laugarren urtez, BioCultura Bilbora ailegatzen da nobedadez beterik.

150 EKINTZA BAINO GEHIAGO

Erakusteka gunearekin batera, non, janari ekologikoan, kosmetika eko-naturalean, moda jasangarrian, bio eraikuntzan, terapia osagarrietan eta ekologian diharduten 200 erakusketari baino gehiagok parte hartuko dute, bisitariek, hiru jardunaldi hauetan zehar `bio´-arekin zerikusia duten 150 ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute. BioCultura Bilbao-k, kosmetika produktuetan jarriko du berriro ere begirada. Kosmetika eko-naturalean adituak diren profesionalek aholkuak eskainiko dizkiete Showroom eko-estetika tailerretako partehartzaileei, modu fidagarri eta naturalean euren burua zaintzen ikas dezaten.

BioCultura-ren ekintza arrakastatsuenen artean, Showcooking eko-gastronomikoa kokatzen da. 30 saio desberdinetan zehar, eko-chef ospetsuek errezeta osasuntsu eta gozoak prestatuko dituzte. Besteak beste, super elikagaiak, gatz gehigarririk gabekoak, edota makinaria profesionalik erabili gabe izozki ekologikoak sukaldatzeko tailerrak dira azpimarragarri. `Sukaldaritza beganoak´ ere bere lekua izango du BioCulturan.

PLANETA MODA BILBORA AILEGATZEN DA

Planeta Moda, moda jasangarrian ezarritako eredua defendatzen duen plataforma, BEC-en estreinatuko da. Eremu honetan, bisitariek, erabiltzen ez dituzten arropak berrerabiltzen irakatsiko dizkieten ekintzak garatzeko aukera izango dute. Era berean, ‘upcycling’ delako teknika erakutsiko da, planeta eta jantziak lantzen dituzten langileak errespetatuz moda sortzen duten markak ezagutaraziko dira, eta sektorearen indarrak bateratzea helburu duten ekimenak aurkeztuko dira, Errioxako Moda Elkartea besteak beste.

FAMILIAN GOZATZEKO AZOKA

MamaTerra jaialdia, haurrei eta nagusiei momentu paregabeetaz gozatzeko aukera eskainiko dizkien ekintzez beterik dator. Larunbat eta igandean, Naiara Mandalunizen eskutik, seme-alabek eta gurasoek familiarentzako yoga tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Aukera aproposa mugitu, arnasa hartu, erlaxatu, eta familiarekin konektatzeko. Larunbat goizean, Asier Kidam magoak ‘Aro y milagros’ magia ikuskizuna aurkeztuko du. Familien partehartzea, harridura eta umorea ziurtaturik daude. Igande arratsaldean, familiarentzako musikako tailerra eta kontzertuari txandari txanda datorkio Kepa Junquera & Sorginak taldearen eskutik. Kontzertuaren aurretik, haurrek eta nagusiek parte ahal izango duten tradiziozko instrumentuen inguruko klase magistral bat eskainiko da. Partehartzaileen entzumen-gaitasunak proban jartzeaz ez ezik, barreak eta dantzak  ziurtaturik daude ere.

Ekintza hauei, jada ezagunak diren baratze ekologikoa, showcooking kids, birziklatze eta eko-makillaje tailerrak gehitzen zaizkie. Aurtengo edizioan, ‘Cine Bio’ delako eko-zinema jaialdia ospatuko da, ingurumenarekin lotutako gaiei buruzko film laburrekin. Ostiralean, ‘Blackfish’ proiektatuko da. Larunbatean, ‘Mañana’ dokumentala, eta igandean, ‘Slow Food’.

Azken batean, kontsumo arduratsuaren alde, eta, gure eta planetaren onerako egokiak diren ekintzei buruzko kontzientzia indartzen duten jarduera anitzez osaturiko programa zabala eskaintzen du Biocultura Bilbao-k.

-ek idatzirik|2016-09-08T12:54:03+02:008 de iraila de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top