Nagusi´2016, edo nola hobetu pertsona zaharren bizi kalitatea

BECen egingo da urriaren 21etik 23ra arte

Urriaren 21etik 23ra arte Nagusi´2016 ospatuko da BECen, azoka honen 20. edizioa, non sektore publiko eta pribatuko enpresa eta entitateek pertsona nagusien bizitza kalitatea hobetzeko proposamenak aurkeztuko baitituzte, era eraginkor eta entretenigarri batean. Ekitaldiak Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko eta Barakaldoko Udaletxeen laguntza eta kolaborazioa izango du, Bizkaiko Farmazeutikoen eta Optiko Optometristen Elkargo Profesionalen laguntzaz gain.

Azokak lehentasunezko bi helburu ditu: lehen aldiz, zaharkitze aktiboa bultzatzea eta, horretarako, “Mens sana in corpore sano” esaldiari erreferentzia eginez, Nagusik aktibitate programa handi bat izango du bai gorputza baita adimena ere aktibatzeko eta pertsona nagusien bizitza osasungarria, parte hartzailea eta segurtasunezkoa  bultzatzeko. Beste aldetik, nabarmendu behar da baita ere pertsona nagusien alde lan egiten duten ahaideen, zaintzaileen eta profesionalen garrantzia, izan ere, azoka honetako kolektibo garrantzitsuak baitira.

Nagusin sektore desberdinak ordezkatuta egongo dira, esaterako, zahar-etxeak eta egun-zentroak, laguntza sozio sanitarioa, osasun zentroak, elkargo profesionalak, tele asistentzia eta tele alarma, osasuna, boluntariotza soziala, kirola eta kultura fisikoa, konpainiazko animaliak, brikolajea, perfumeria eta edertasuna…

Azokako 20. edizio honetan, aisia eta kirolarekin erlazionatutako aukerak eskaintzen dira. Horrez gain, pertsona nagusien gaurko egoera ezagutzeko eta egoera horrekin erlazionatutako elkarteetan parte hartzeko aukera eskainiko da, boluntariotza formulak eta besteenganako laguntza kontuan hartu ahal izateko.

Aktibitate programaren barruan, honako aktibitate hauek nabarmentzen dira: paella, margo eta karta txapelketak, moda desfileak eta eskulanen erakusketak, Nagusiak Federakuntzako pertsona zaharren elkarteen partez antolatuak.

Bestalde, antolakuntzak eta erakusketari desberdinek beste motatako aktibitateak aurrera eramango dituzte, esaterako, BEC El Regato BEC martxa, belaunaldi arteko futbitoko I. lau angelua, ibilera nordikoa, xake erraldoia…

-ek idatzirik|2016-07-01T11:45:02+02:001 de uztaila de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top