PIN/UGP 2018-2019, balioz betetako edizioa

Abenduaren 19tik urtarrilaren 5era, Parque Infantil de Navidad / Umeen Gabonetako Parkea Bilbao Exhibition Centre-ra itzuliko da eta dibertsiora zuzendutako proposamen anitz baditu ere, sustatzeko dituen balioak dira nabarmengarriak. Hezkuntza- eta kultura-balio horiek beti egon dira inplizituki orain arte eskaini diren jolas-jarduera eta proposamenetan, baina oraingo 54. edizioan, era nabariagoan ageriko dira.

PIN UGP sigletatik sortutako sei izaki fantastiko eta dibertigarrik izango dira balio horien irudi. Horietako bakoitzak elkartasuna, berdintasuna, jasangarritasuna, bizimodu osasungarria, familia edo zibergizabidea sustatzen duen entretenimendu baten alde egingo du apustu.

Sentsu honetan, PIN/UGPak, elkartasunarekiko konpromiso sendoa duenez, gizarte-bazterketa arriskuan dauden umeen aldeko hainbat ekintza egin ditu urteetan zehar. Horien artean, iaz Bizkaiko Gurutze Gorriak eta Caritas Bizkaiak egindako jostailu bilketa kanpainan parte hartzea nabarmendu daiteke. Aurten, ekimen honi jarraitasuna emango zaio.

Era berean, PIN/UGPak umeek planetako ekosistemak babesteko beharraz arduratzea oso garrantzizkotzat jotzen du eta, horregatik, hainbat jardueren bidez, gazteen artean Jasangarritasuna sustatzeko helburua du. Horretarako, esparru barruan birziklatzeko ontziak jartzeaz gain, UGPak atrakzio jasangarrien aldeko apustua egiten du. Horren adibide kart elektrikoen indoor zirkuitu bat da. Bertan, ibilgailuak gidatzeko aukera izateaz aparte, umeek ibilgailu mota honen berezitasunak eta abantailak ezagutu ahal izango dituzte.

Haurren gizentasun indizeak gero eta altuagoak dira eta, hori dela eta, Bizimodu osasungarri baten alde, PIN/UGPak elikadura orekatua sustatzera eta sedentarismoaren aurka borrokatzera zuzendutako jarduerak antolatzen ditu. Horien artean, aurten bigarren edizioa ospatuko duten “UGP Gabonetako Lasterketa” eta “BEC Miniatletismoko Gabonetako Txapelketa” daude. Lehiaketa hauetaz aparte, ohiko beste kirol-txapelketa batzuk egiten dira: saskibaloia, mahai-tenisa eta eskubaloia; eta baita beisboleko bateo-tunela eta Gabonetan Bizkaian jartzen den izotz-pistarik handiena ere.

Era berean, genero Berdintasunean hezteko eta hau sustatzeko garrantziaz jakitun, UGPak balio honekiko duen konpromisoa bere jarduera eta atrakzioak aukeratzeko orduan adierazten du. Horretarako, zenbait urteetatik hona, bi sexuen interesekoak izan daitezkeen proposamen ez baztertzaileak hautatzen dira.

Familia UGParen oinarri nagusietako bat da. Izan ere, azokak hasieratik izan du familia entretenimendua ezaugarri nagusi gisa. Horrela, urtero, familia askok oroitzapenak osatzen dituzte eta esperientziak partekatzen dituzte era paregabean eta aberasgarrian feriaren inguruan. Joko eta tailer anitzetan parte hartzen dute eta atrakzioetaz batera gozatzen dute.

Zibergizabideak sustatu beharreko balioen zerrenda osatzen du. Izan ere, sare sozialetan adingabeen profil kopurua hazten den heinean, ziberbullying kasuak areagotzen dira. Mundu digitalaren arazo honi aurre egiteko, UGPak gazteak online jardunbide egokietan heziko dituzten formulak barneratzearen aldeko apustua egiten du.

Sentsu honetan, umeen aisialdian PIN/UGPak duen nabarmendu beharreko heziketa balio handietako bat euskararen erabileraren sustapena da. Horretarako, hizkuntzaren erabilera ludikoan sakontzen da, umeek jolasten duten bitartean aisialdian euskaraz erlazionatzeko ohitura har dezaten helburuarekin.

BEC-ek, aipatutako balioekin lotura duten ekintza gehiago antolatzen ari da, zenbait entitatek parte hartuko dutelarik.

AISIALDI ESKAINTZA ZABALA TXIKI ETA NAGUSIENTZAT

Aurreko edizioetan bezala, PIN/UGPak hainbat stand izango ditu 3. pabiloian. Stand hauek UGParekin elkarlanean aritzen diren eta ikasketa formula gisa dibertsioaren aldekoak diren erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultura-elkarte eta komunikabideek ordezkatuko dituzte. Hauek dira horietako batzuk: Energiaren Euskal Erakundea, Bizkaiko Foru Aldundia, Interbiak, BFAren Suhiltzaileak, BBK Banku Fundazioa, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, BFAren Jasangarritasun Saila, Bilboko Portuko Agintaritza, Coca-Cola, Deia, Tele Bilbao, Nerbioi Irratia, Telepizza, Bizkaiko Saskibaloi, Eskubaloi, Beisbol, Mahai-tenis eta Atletismo Federazioak.

PIN/UGPak eskaintzen duen aisialdia 5. pabiloian egongo diren barrakek osatuko dute. Hauen artean, nabarmenak dira ohiko Autotxokeak, Zezen Mekanikoak, Piraten itsasontzia, Lapikoak, Mini-Kangurua eta Super-Kangurua, Dragoia, Sorginaren Trena, “Jamaica”, Super-Igela, Benny Hill, Ohe Elastikoak, Wipe Out eta “Jumping” atrakzioak.

Bestalde, BEC, talde eta erakundeei bideratutako sarreren pakete salmenta kanpaina hasi du, euren langile, bezero eta hornitzaileei asistentzia errazteko. Kanpaina, abenduaren 10era bitartean irekita dago.

-ek idatzirik|2018-10-23T12:19:09+02:0023 de urria de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top