Pumps & Valves 2017 azokak topaketa espazio berriak eskainiko ditu nazioarteko erosleekin

Erakusketaren bigarren edizioa ekaineko 6tik 8ra burutuko da

Pumps & Valves azokak bere bigarren edizioa burutuko du 2017ko ekainaren 6tik 8ra, nazioarteko erosleak izango dituzten topaketa-espazio berriekin eta bisitari-profil berriekin. Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azokaren talde komertzialak indarrez hartu du datorren hitzorduaren antolaketa, 2015ean lortutako arrakastaren ostean.

Bisitariak izango dira berriz ere Pumps & Valves 2017 topaketaren kanpaina komertzialaren ardatz nagusia. Kanpaina horren ekintzak dagoeneko abian dira, batik bat Europako eta Ekialde Hurbileko nazioarteko EPCak erakartzeko xedea duen alderantzizko misio baten antolaketarekin. Ekipamendu-hornitzaileen preskriptore diren heinean, ingeniaritza handi hauek bisitari-profil estrategiko bat sortzen dute, fabrikatzaile erakusketarientzat interes handikoa dena. Programa honetako gonbidatuek B2B elkarrizketak izango dituzte enpresa erakusketariekin eta, gainera, hainbat hitzalditan aukera izango dute beren epe laburreko eta ertaineko inbertsio-proiektuak aurkezteko. Erakusketaren talde komertziala momentu honetan jorratzen ari den beste lan-ildoetako bat da enpresa bisitari eragileekin lankidetza-sare baten sorrera.

Bisitarien esparruko sektore berriek, hau da, zementuak, meatzaritzak eta bioteknologiak lehendik zeuden sektoreekin bat egingo dute: metalak, plastikoak, papera eta enbalajea, elikadura eta edariak, kosmetika, farmazia, ur- eta hondakin-tratamendua, energia, nekazaritza-industria, kimika, petrokimika, ingeniaritzak eta aholkularitza-enpresak.

Pumps & Valves 2017 azokak eskainiko duen beste alderdi berri bat izango dira “Innovation Workshops” lantegiak, azkeneko berrikuntza teknologikoak azalduko dituzten aurkezpen motzak alegia, enpresa erakusketarien soluziorik onenak zuzenean, benetako kasu praktikoen bidez, ezagutzeko aukera emanez. Aurkezpen hauek osatuko dute azokaren jarduera-programa zabala, espezializazio handiko bi konferentzia-jardunaldiren inguruan antolatuko dena eta tokiko enpresa liderretara bisitaldi gidatuak ere eskainiko dituena.

Erakusketa, jardunaldiak eta harreman profesionaletarako espazioak uztartzearen formulak emaitza bikainak eman zituen 2015ean eta hala adierazi zuen erakusketarien eta bisitarien gehiengo handiak erakusketaren amaieran egindako balorazioan: Pumps & Valves azokak sektore honek behar zuen espazio espezializatua eskaini zuen eta beren helburu komertzialak lortzeko lagungarria izan zen. Zehazki, 2017an erakusketa-zonalde gisa erabiliko den azaleraren %25 “rebooking” edo pabiloi berean erreserbatutako espazioek hartuko dute, eta bisitarien %93k adierazi zuen, burututako inkestetan, berriz ere parte hartzeko asmoa zutela.

Erakusketa honetaz gain, Bilbao Exhibition Centre esparrua plataforma industrial handi bat bilakatuko da 2017ko ekainean, aldi berean burutuko baitira PUMPS & VALVES eta MAINTENANCE, Mantentze Industrialaren Azoka, FERROFORMA, Burdingintzaren, Brikolajearen eta Industria Hornikuntzaren Nazioarteko Azoka, SUBCONTRATACION, Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka, FITMAQ, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka, eta ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Erakusketa. Sektoreen eta erakarriko dituen berrikuntza eta garapen teknologikoaren inguruko bisitari-profil berrien arteko sinergiak izango dira hitzordu garrantzitsu honen ezaugarri nagusietako bat.

pumpsandvalvesbilbao.com

-ek idatzirik|2016-11-23T14:39:59+01:0023 de azaroa de 2016|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top