Tendencias Creativas Bilbao otsailaren 1etik 4ra bitartean Bilbao Exhibition Centrera bueltatzen da

Otsailaren 1 eta 4 bitartean izango da Bilbao Exhibition Centre-en Bilboko Tendencias Creativas eskulanen azokaren aurtengo edizioa. Bisitari mota guztiei zuzendutako erakusketa honetan 115 enpresa erakusketarik hartuko dute parte, zeinak ehungintza-lanekin, eskulanekin, dekorazioarekin, gozogintzarekin eta bitxigintzarekin lotutako sektoreak bilduko dituzten, besteak beste.

Inaugurazio ofiziala ostegunean izango da, otsailak 1, goizeko 12etan, eta Jose Angel Corresek zuzenduko du, Bilboko Merkataritza Ganberaren Presidenteak.

Bere 12. Edizioan, Tendencias Creativas azoka aukera aparta da eskulanetarako material ugari erosi, trukuak ikasi eta aholkuak jasotzeko, eskulanen eta arte apaintzaileen eremuko profesional, denda, sortzaile, banatzaile eta zaleen topagune aparta baita azoka.

Euskadiko, Kataluniako, Madrilgo, Valentziako, Asturiaseko, Kantabriako, Errioxako, Nafarroako, Aragoiko, Andaluziako eta Kanarietako enpresak izango dira, gehienbat, azokan parte hartuko duten erakusketariak. Nabarmentzekoa da nazioarteko 20 erakusketari inguruk hartuko dutela parte, Frantzia, Herbehereak, Ingalaterra, Italia eta Hungariakoak, hain zuzen ere. Partaidetza horrekin, Tendencias Creativas Bilbao atzerriko erakusketari gehien dituen Estatuko Eskulanen Azoka izango da aurten ere. Gainera, aipatu beharra dago, Tendencias Creativas Bilbao 2018k Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuneko Ministerioaren “nazioartekotasun osoa” saria irabazi berri duela.

IKASTEKO GUNEA

Azokaren helburua eskulan mota desberdinak ezagutu, ikasi eta haiekin gozatzeko gogoa duten ikusleak erakartzea da eta, horretarako, Tendencias Creativas 2018 erakusketak, haren erakusketarien eskutik, 300 ikastaro, demostrazio, ikasgai magistral eta tailerrez osatutako eskaintza zabala hartuko ditu. Hurrengo tailerrak aurkituko ditugu azokan: gozogintza tailerrak, chalk pinturarekin eta decopatch apainketa, irudien transferentzia, sormen-tailerrak, larrua bozeltzeko teknikaren hastapenak, scrapbooking, sormeneko bitxigintza, azazkalen apainketa (manikura solidarioak barne) eta patchwork hastapenak eta ziri-parpailagintza, besteak beste.

Tendencias Creativas 2018an haurrentzako hainbat tailer ere eskainiko dira, txikienek eskulanekin goza dezaten. Gaileten apainketa tailerra, eskulanak plastiko “magiko”-arekin, borlekin eta koloretako buztinarekin egindako animalien tailerra, esaterako.

Bestetik, tailerrez gain, Arte Galeria bat izango balitz bezala, Tendencias Creativas-en “Erakusketa eremua”-k oso estilo eta teknika desberdinetako hainbat erakusketa hartuko ditu, non originaltasuna eta estiloa nabarmenduko diren. Horien artean, Montse Forcadell Patchwork-eko nazioko zein nazioarteko hainbat eta hainbat sari irabazi dituen egile entzutetsuaren lana aurkituko dugu; eta baita azken urteotan Ainagako (Nafarroa) ikasleek egindako quilt eta ohazalen selekzio esklusibo bat eta Güeñeseko Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuten azken soinekoak ere. Eremu horretan hurrengo erakusketak ere aurkituko ditugu: “Fantasía Creativa“ (Fantasia kreatiboa); “Efecto espejo moda y decoración” (Ispilu efektua moda eta dekorazioa); “Hardanger y cuadros de punto de cruz” (Hardanger eta gurutze-puntuko koadroak); “Muñecas y vestidos” (Panpinak eta soinekoak); “Barcos y maquetas” (Itsas-ontziak eta maketak); “Scrapbooking Honeycomb” eta “Knitting Vespa clásica ganchillo” (Knitting Vespa kakorratzeko lan klasikoa), puntu eta kakorratz-lanen erakusketa originala.

Aipatu beharra dago otsailaren 4an, igandea, azokaren azken eguna, Bilboko Ziri-parpailarien 4. Topaketa egingo dela. Artista gonbidatutzat Mª Victoria (Alfajarín-Zaragozakoa) izango da, eta parpailagileek euren teknikak eta trebezia erakutsiko dizkigute. Halaber, topaketa izango den barrutiaren ondoan, artista gonbidatuaren hainbat lan erakutsiko dira. Gerturatuko direnek haien teknika ikasi eta lanak ikusteko aukera aparta izango dute.

Bukatzeko, aipatu beharra dago azokara gerturatuko diren guztiak hainbat zozketatan hartuko dutela parte. Hurrengoak izango dira sariak: Bilboko Puerta de Bilbao Hotelean bi eguneko egonaldia bi lagunentzat OG erregimenean; Puerta de Bilbao Hoteleko La Ribera Jatetxean bi lagunentzako asteburuko menuko 4 sari; Iruñako Albret Hotelean bi lagunentzako eta bi gaueko egonaldi bat, OG erregimenean, eta Logroñoko Condes de Haro Hotelean bi lagunentzako bi gaueko egonaldi bat, OG erregimenean.

Barrutian sartzeko sarrerak salgai daude 8 euroren truke; aldiz, taldeka (gehienez 10 lagun) 7 euroren truke. Azokak irauten dituen lau egunetako sarbidea ematen duen sarrerak 15 euro balio ditu. Adierazitako prezio guztiak pertsona eta egun bakoitzeko dira.

Erakusketaren ordutegia ostegun, ostiral eta larunbatean 10:00- 20:00h bitartean, eta igandean 19:00h-ak arte da.

-ek idatzirik|2018-01-31T10:10:15+01:0031 de urtarrila de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top