Turismo aktiboak muskulua ateratzen du Expovacaciones-en

Gastronomia eta abenturaz gain, cycling-a, igeriketa ur irekietan eta running-a ere egongo dira maiatzaren 10etik 12ra bitartean BEC-en ospatuko den azokan

Ibilbide bat bizikletaz egitea; itsaso, erreka edo lakuren batean igeri egitea; zapatilak janztea eta Berlinen, Atenasen edo New Yorken lasterketa batean parte hartzea… hauek dira kirol aktiboak eskaintzen dituen aukeretako batzuk eta Bilbao Exhibition Centre-k Expovacaciones-en eskaintzara sartu dituenak. Turismo eta Aisialdiko Nazioarteko Azoka maiatzaren 10 eta 12a bitartean ospatuko da. Bloke aktibo honi turismo gastronomikoa gehitu behar zaio, azken urteetan jarraitzaile asko irabazi dituen bidaiatzeko modua, bai eta abenturazko turismoa ere, hau da: ohiko zirkuituetatik kanpo ibilbide ezberdinak egitea ahalbidetzen dizkiguten bidaiak, benetan ederrak diren bazter eta parajeak aurkitzeko.

Bost gai hauek (cycling-a, igeriketa ur irekietan, running-a, gastronomia eta abentura) berritasun gisa sartzen dira aurtengo Expovacaciones-en edizioan. Gai ezberdinetako aditu, enpresa eta erakundeek diziplina horietako bakoitzetan eskaintzen dituzten berrikuntzak aurkeztuko dituzte. Horretarako, azokak aurkezpenak, hitzaldiak eta konferentziak ospatuko diren gune berezi bat izango du, protagonista ezberdinek bideratuko dituztenak azokak dirauen hiru egunetan zehar.

Eskaintza atletikoa Torre BEC Extreme jardueraren edizio berri batekin osatuko da: BEC-eko bulegoen dorreko 19 solairuen 626 eskailera-mailak igotzean datzan kirol-proba gogorra. Aurreko urtean horren lehenengo edizioa antolatu zen, arrakasta handia izan zuena, ehun baino kirolari gehiagoren partaidetzarekin. Lasterketa, Bizkaiko Atletismo Federazioak babesten duena, bi kategoriatan banatuko da (gizonena eta emakumeena) eta kategoria bakoitzeko hiru lehen klasifikatuentzako sariak banatuko dira. Denborei dagokienez, aurreko edizioko gizonen lehen erregistroa hiru minutukoa izan zen; emakume irabazleak, aldiz, lau minututan jarri zuen aurten gainditu beharreko marka.

Berrikuntza hauek Expovacaciones azokaren ohiko eskaintzari gehitzen zaizkie, non turismo-enpresek, handizkariek, bidaia-agentziek, garraio-konpainiek, erakunde ofizialek eta hotelek, beste eragile batzuen artean, haien aisialdiko proposamen erakargarrienak aurkezten dituzten. Horretarako, ohikoa denez, folklore- eta dantza- erakustaldiak eta tailerrak antolatuko dira. Zentzu honetan, berriz ere ospatuko da Mai Bier Experience. Festa honetan publikoak Munich-eko Oktoberfest-aren atzeko ingurugiroaz gozatuko du eta garagardoa eta saltxitxak dastatu ahal izango ditu. Horri guztiari Gastronomia eta Turismoa gunea gehitu behar zaio, non autonomia-erkidego ezberdinetako produktu tipikoak dastatuko diren. Gainera, produktuen eta hainbat hoteletan gelditzeko egonaldien zozketak egongo dira.

Expovacaciones publiko guztiei irekitako azoka bat da, Estatuko lurralde gehienen eta munduko herrialde askoren proposamen turistiko eta aisialdi-eskaintzak aurkezten dituena.

-ek idatzirik|2019-03-01T11:48:23+01:001 de martxoa de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top