Wind Europe-k 2019ko edizioa itxi du BEC-en eta 10,5 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan du

80 herrialdetako 8.500 profesionalen parte-hartzeak antolakuntzaren aurreikuspenak gainditu ditu. 

Bilbao Exhibition Centre-n apirilaren 2tik 4ra egin den WindEurope Congress & Exhibition-en 80 herrialdetatik etorritako 8.500 profesionalen parte-hartzeak 10.533.629 euroko inpaktu ekonomikoa eragin du, Barne Produktu Gordinari dagokionez. Zenbatekoa, ekitaldiaren antolatzailea den Energia Eolikoko Europar Elkartearen (EWEA) aurreikuspenak gainditu dituena, oso inpaktu handia sortu du; erakusketan parte hartu duten profesionalen nazioartekotasuna dela eta. Izan ere, gerturatutakoen % 50a Estatu kanpotik zetorren. Ordezkapen nagusiena izan duten herrialdeak hauek izan dira: Alemania, Erresuma Batua, Danimarka, Frantzia, Herbehereak, Belgika, Italia, Estatu Batuak, Portugal, Norvegia eta Suedia.

Giles Dicksonen, WindEurope-ko CEOaren, balorazioa oso positiboa izan da: “Gure urteroko ekitaldia hemen ospatzea oso esperientzia ona izan da Europako industria eolikorako. BEC-eko instalazioak zoragarriak dira azoka edo biltzar bat antolatzeko, Bilbao hiria bikaina da guztiontzat eta hiriak duen sektore eolikoaren oinarri industrial garrantzitsua, hazten jarraitzen duena, lehen mailako arrazoia da ere bai.”

Balorazio honek ateak ireki dizkio Bilbao Exhibition Centre-ri etorkizunean WindEurope-ko edizio berriak egiteko. Ekitaldiak egoitza finkoa du Hamburgon urte bikoitietan eta ibiltaria da bakoitietan. Horregatik, Bilbok Amsterdami hartu zion lekukoa 2017an eta aurten Kopenhageri pasatu dio. Bilboko edizioan parte hartu duten enpresek eta erakunde publikoek ekitaldi hau berriro hartzeko interesa agertu dute.

Bilbao Exhibition Centre-k kanpo proiekzioa duten eta estrategikoak diren sektoreekin lotutako ekitaldiak bilatzeko eta antolatzeko lan egiten du, nazioarteko negozio-helmuga bezala Euskadiren posizionamendua indartzeko. Izan ere, azoka- eta kongresu-esparruko aurtengo programazioan maila altuko nazioarteko erakusketak daude, hala nola Rail Live, Architect at Work, World Maritime Week edo Plus Industry.

Atal honetan, Wind Europe-n antolakuntza estrategia-planteamendu honen barruan kokatzen da. Haize-energia energia sortzeko bide nagusia izango da Europan 2028an eta, arlo horretan, euskal industria-sareak, balio-kate osoan zehar dagoena, paper nagusi bat betetzeko aukera du.

Komunikazio saila, 2019ko apirila

-ek idatzirik|2019-04-24T13:14:10+02:0016 de apirila de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top