Workinnek kalitatezko enplegua eskainiko du 2018an ere

Maiatzaren 30 eta 31n burutuko da, BIEMH azokarekin batera.

Lehenengo bi edizioetan izandako arrakastaren ondoren, lehen mailako erakunde eta enpresen presentziari esker, WORKINNek industria arloko langile eta ikasleen profil desberdinetarako ehunka enplegu-eskaintzarekin eta lan orientazioarekin, heziketarekin eta ekintzailetzarekin lortutako ekimen berriekin itzuliko da 2018an. Goi mailako hainbat enpresak, besteak beste Fagor Arrasate, Danobatgroup, Fagor Ederlan, Matrici eta Demak berriz ere hartuko dute parte Enpleguko eta Industria Heziketako Azokan, 2017an barneratutako hautagaien maila onak bultzatuta.

4.0 industriak talentua barneratzea eskatzen du balio erantsia sortu eta teknologia berrien potentziala ahalik eta gehien areagotzeko, beraz, denak batera, beste hainbat erakunderekin batera, besteak beste IMH-Instituto de Máquina-Herramienta, Denbolan Soluciones de RRHH, AFM Cluster, Ulma, Grupo Lontana, Batz, Grupo Wec, Gestamp eta SNA Europe Industries Iberiak proiektu interesgarriak eskainiko dizkiete ingeniariei, instalatzaileei, salmenta teknikariei, programadoreei, proiektugileei, matrize-diseinatzaileei, kudeatzaileei, laguntza teknikoko zerbitzuetako adituei, eta salmenta ondorengoei, langile, muntatzaile edo mekanikariei erakusketa-gunean.

Gune honetaz gain, WORKINN-en bestelako zonak ere egongo dira elkarrizketak eta bilerak antolatzeko, parte hartzaileek bertatik bertara ezagut ditzaten lan-merkatuaren egungo egoera eta beren prestakuntza eta esperientziaren arabera lan-merkatura sartzeko edo lanpostua hobetzeko dituzten aukera egokienak. Azoka honekin batera, gainera, 30. BIEMH, Makina-erremintako Nazioarteko Bienala, ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azoka, BeDIGITAL by BIEMH eta IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference ere burutuko dira, eta denen artean gure herrialdean hurrengo urtean egingo den fabrikazio aurreratuko plataforma osoena eratuko dute.

2016An sortu zenetik, WORKINN – AFM Cluster for Advanced Manufacturing eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatutakoa eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa duena – enpresa, unibertsitate, lanbide heziketako ikastetxe, hautespen-enpresa eta ABLE enpresa, garapen eta enplegu agentzia, ikasle eta langileen topagune estrategikoa bilakatu da.

-ek idatzirik|2017-12-13T14:38:57+01:0013 de abendua de 2017|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top