Bisitaldi gidatuak

Home / Nor gara / Bisitaldi gidatuak


BILBAO EXHIBITION CENTRE munduko azoka gune modernoenen artean dago, bere diseinu eta ekipamenduarengatik.


Bilbao Exhibition Centre-k bere ateak irekiko dizkio modu pertsonalizatu batean aparteko azpiegitura honek biltzen dituen historia, bolumenak, xehetasun eta bitxikeriak ezagutu nahi duen guztiari. 10 urte baino apur bat gehiagoko jarduera izanda, erreferente bihurtu da Penintsularen iparraldean burutzen diren erakusketa, kontzertu, kongresu eta bestelako ikuskizunen arloan.

Doako bisita gidatuak publiko orokorrarentzat

ICON_CALENDAR
Egunak:
Abenduak 21, 12tan

ICON_CLOCK

Iraupena:

(gutxi gorabehera: 1:30 ordu)

ICON_EURO

Prezioa:

dohakoak

ICON_SOMBRA_ASISTIR

Gehieneko pertsona kopurua:

20

ICON_EXCLAMACION

Izena emateko azken eguna:

48 ordu bisita baino lehen

 

Erreserba-eskaerak hurrengo formularioan zehar egin daitezke (* nahitaezko galderak)

Izen-Ematea Indibiduala da. Taldea izatekotan hurrengo posta elektronikoaren bidez egin behar izango da: [email protected]

Izena*
Abizenak*
NAN*
Posta kodea*
Herria
Jaiotze urtea*
Kontaktu telefonoa*
Kontaktu emaila*
Bisita data*
*

Datuen babesaren inguruko informazioa

  • Zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea Bilbao Exhibition Centre, S.A. (“BEC”) da, egoitza soziala Azkue Ingurabidea 1, 48902 Ansio-Barakaldon duena.
  • Zure datuen tratamenduaren xedeak hauek dira: (i) erabiltzaileen erregistroa kudeatzea eta kontrolatzea eta, bisita gidatuen esparru barruan, erabiltzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuen erabilera kudeatzea eta kontrolatzea; eta (ii) BEC-en egiten diren eta hartzailearen interesekoak izan daitezkeen (eta sukaldaritza, ingeniaritza, automobilgintza, higiezinak, dekorazioa eta diseinua bezalako aisialdi-jarduerekin lotuta dauden) ekitaldiei buruzko informazioa ematea.
  • (i) xederako emandako datu pertsonalak bisita gidatuekin lotutako ekitaldien amaierara arte gordeko dira. (ii) xederako datuak kontserbatuko dira, xede horretarako tratamendurako aurka egiteko eskubidea erabiltzen ez den neurrian. Edozein kasutan ere, behin ekitalditik eratorritako harreman juridikoa amaituta edo aurka egiteko eskubidea erabilita, datuak gorde ahal izango dira, blokeatuta, sei urteko epean zehar edo bakoitzaren erantzukizunekin lotutako ekintzen iraungitze-data igaro arte, aurreko bien arteko eperik luzeena hartuz.
  • Zure datuen tratamendurako legitimazio-arrazoia, (i) helburuarentzat, alderdien arteko harreman juridikoaren exekuzioa da eta, (ii) helburuarentzat, BEC-en interes legitimoa BEC-en egiten diren eta hartzailearen interesekoak izan daitezkeen (eta sukaldaritza, ingeniaritza, automobilgintza, higiezinak, dekorazioa eta diseinua bezalako aisialdi-jarduerekin lotuta dauden) ekitaldiei buruzko informazioa ematean datzana, kasua balitz, testu honetan deskribatzen den aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun arte.
  • Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legez derrigortuta egon ezean.
  • Zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, horien tratamenduari aurka egiteko , tratamenduaren mugaketa edo datuen mugikortasuna eskatzeko eskubidea izango duzu. Aurreko eskubideak baliatu ahal izateko beharrezkoak diren idatzizko eskaerak bidali ahalko dituzu, zure nortasuna egiaztatuta, [email protected] helbidera edo posta bidez BEC-aren egoitza sozialera (Datuen Babeserako Sailera zuzendua).
    Era berean, BEC-en jakinarazpen komertzial gehiagorik jaso nahi ez baduzu, [email protected] helbide elektronikora idatzi aurka egiteko duzun eskubidea erabiltzeko. Gainera, BEC-ek egiten duen jakinarazpen komertzial bakoitzean era garbi eta errazean aurka egiteko eskubidea erabiltzeko aukera eskainiko da.
    Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (datuen babeserako eskumena duen kontrol-agintaritza) erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu. Informazio gehiago www.aepd.es webgunean.

BEC-en instalazioak ikusteko bisita gidatuen baldintza orokorrak

  • Bisita doakoa da.
  • Hobe da parte-hartzaileak 5 minutu lehenago etortzen badira. Bisitak garaiz hasiko dira; behin bisita hasita, ezingo da sartu. Programak ordu bete eta 30 minutu inguruko iraupena izango du.
  • Bisita atondo nagusian hasiko da - BECeko iparraldeko sarrera (Ansioko metro geltokitik hurbil dagoena), Kongresu Zentroa zeharkatuko du (BEC! Batzarrak), baita BECeko ataria ere, eta erakusketa pabilioietako batean, Bizkaia Arenan, geratuko da. Azkenik, BECeko bulegoen dorrera igoko da, goitik ikuspegi zoragarriaz gozatzeko, eguraldiarekin posiblea baldin bada.
  • BECeko zabaltzarako igoera ez dago gaituta mugikortasun urriko pertsonentzat. Mugikortasun urria izatekotan, mesedez, lehendik abisatu, gainerako ibilbidea moldatu dezagun.
  • BECeko jarduera dela eta, bisitaren ibilbidea alda daiteke.
  • Ibilbidean zehar, argazkiak ateratzeko aukera dago, gidariak besterik esaten ez badu.
  • Segurtasun arrazoiak direla eta, gidariaren jarraibideak jarraitu beharko dira momentu oro; zirkulazio librea debekatuta dago.
  • Guztiz debekatuta dago bisitan zehar erretzea.
  • BECek sarrera ukatzeko eskubidea du, eta ez du ardurarik hartuko gidariaren jarraibideak ez jarraitzeagatik gerta daiteken edozein gorabeherarengatik.
  • Adin gomendatua 11 urtetik aurrerakoa da.
  • Bisita amaitzerakoan, taldeko argazki bat egingo da, BECeko webgunean edo sare sozialetan argitaratuko dena. Bisitariak argazkian ez agertzea aukera dezake; halaber, argazkia kentzeko eska dezake helbide elektroniko honetara mezua bidaliz: [email protected]


Informazioa eta erreserbak(*):
Telefonoa: 94 404 00 00 Ext.9
Mail: [email protected]

(*) Bisita bertan behera utzi daiteke BECeko jarduera arrazoiak direla eta.