Makina-erreminta esku-eskura
Estatu mailan erreferente eta espezialitate horretako Europako hirugarren erakusketa garrantzitsuena den Makina-erremintako Nazioarteko Erakusketak makineria, erreminta, osagai eta gehigarri, automatizazio, metrologia, kalitate kontrol eta beste hainbat alderditako garapen berriak aurkeztuko ditu. 30 herrialde baino gehiagotik etorritako 1.100 erakusle baino gehiago espero da, eta horrek 2014ko ekitaldi garrantzitsuena bilakatzen du. BIEMH 28. aldiz egingo da, eta betidanik industriarekiko ordezkaritza eta laguntza gisa egin izan da, berrikuntzari zein merkaturatzeari dagokionez.