Ohiko galderak

Ohiko galderak2021-05-07T20:52:55+02:00
Nola lortzen dut nire sarrera eta zer prezio du?2020-03-12T15:46:11+01:00

Ekitaldi, azoka edo kongresura sartu behar duzu, eta bertan jarraitu beharreko izapideei buruzko xehetasun gehiago emango dira.

Nola iritsi naiteke BECera?2022-09-14T09:52:19+02:00

Informazio hau hemen eskuragarri duzu.

Barrutian ba al dago aparkalekurik? Zein da bere ordutegia?2024-01-12T14:18:42+01:00

BECeko parkinak 4.000 aparkaleku ditu, 3 solairutan banatuta.

Gune bakoitza koloreekin identifikatzen diren hiru eremutan dago banatuta:

  • Gune urdina 1 eta 2 pabiloien azpian dago kokatuta
  • Gune laranja 3 eta 4 pabiloien azpian dago kokatuta
  • Gune berdea 5 eta 6 pabiloien azpian dago kokatuta

Aparkalekuko guneak eta sarbideak

Gutxi gorabeherako ordutegiak*:

    • Igandetik ostegunera: 05:00etatik 00:30era.
    • Ostirala: 05:00etatik larunbateko 03:30era.
    • Larunbata: 05:00etatik aurrera. Ez da gauean ixten (etenik gabeko ordutegia).

*Ekitaldi bereziak daudenean luzatu daiteke. Aldaketak egon daitezke.

Aparkalekuaren gehienezko altuera 2,20 metrokoa da.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko 27 puntu daude. Kargatzeko puntuak 4. pabilioiko iparraldeko eta hegoaldeko guneetako -1 mailan daude.

Kargak Waylet aplikazioaren bitartez kudeatu daitezke.

Zein da aparkalekuaren prezioa?2024-01-22T15:14:38+01:00

Aparkalekuaren tarifa 2,60 €-koa da lehenengo orduan eta 1,40 €-koa hurrengo orduetan; gehienez, 18 € egunean.

Ordaintzeko makinak atarian zehar daude. Parkingaren P hizki bidez daude adierazita.

Aldez aurretik aparkalekua online erreserba dezakezu baita ere.

Bilboko metroaren aparkaleku disuasorioa2021-12-02T12:26:02+01:00

Bilbao Exhibition Centrek disuasio-aparkalekuak ditu Bilboko Metroaren erabiltzaileentzat.

  • Metro tarifa: 70 zentimo.
    • Barik txartela erabiltzea eskatzen du (metroan, ez du balio autobusekin).
    • Azken bidaia beste edozein geltokitik Ansioko geltokira izan behar da.
    • Metroaren zerbitzua bukatu baino lehen atera behar duzu kotxea.
    • Metroak etenik gabeko ordutegia duenean (garraio-zerbitzua gau osoan zehar), gehienezko egonaldia 24 ordukoa da.
  • Gutxi gorabeherako ordutegiak (Ekitaldi bereziak daudenean luzatu daiteke. Kontsultatu ordutegi-aldaketak eta salbuespenak Metro Bilbao):
    • Igandetik ostegunera: 05:00etatik 00:30era.
    • Ostirala: 05:00etatik larunbateko 03:30era.
    • Larunbata: 05:00etatik aurrera. Ez da gauean ixten (etenik gabeko ordutegia).
Non aparka dezaket bizikleta?2022-12-28T09:11:50+01:00

BECek doako bizikletak aparkatzeko gune bat du eraikinaren kanpoaldean, bulego-dorrearen azpian.

Zer garraio publiko erabil dezaket aireportura sartzeko?2021-11-19T13:15:40+01:00

BECetik aireportura garraio publikoan joateko, metroa hartu behar da, Linea 2, San Mameseko geralekuraino, eta han geltoki Intermodalan egiten da konexioa, 30 minuturo ateratzen den autobus batekin. Taxien geralekua ere badago esparruaren iparraldeko sarreran, 20 minutu inguru behar dira eta gutxi gorabehera 30 €-ko kostua du.

Ba al dago bidaia-agentziarik barrutian?2020-03-12T16:06:39+01:00

Bai, bidaia-agentzia bat dago Atrio Nagusian. BECeko bidaia agentzia ofizialarekin ere jar daiteke harremanetan. Informazio guztia hemen.

Ba al dago autoak alokatzeko konpainiarik barrutitik gertu?2020-03-12T15:58:02+01:00

Bilboko aireportuak alokairuko hainbat konpainia ditu.

Desgaitasuna duten pertsonentzako sarbidea2022-09-15T09:50:56+02:00

Bilbao Exhibition Centrek igogailuak ditu aparkalekutik eta pabilioietara erdiko Ataritik sartzeko. Guztientzako egokituriko eraikina da.

Gurpildun aulkirik izango zenuke?2020-03-12T15:57:18+01:00

Bai, galdetu informazio-gunean bisita egiten duzun eguna, eta adieraziko dizute non utzi ahal izango dizugun bat.

Badago Wifirik?2023-12-21T09:30:58+01:00

Bai, bisitariak, enpresa erakusketariak eta BECeko erabiltzaileak doan konekta daitezke Internetera esparruko edozein tokitatik “Bilbao WiFi” sarearen bidez.

Maletak gorde ditzaket esparruan?2024-01-12T11:43:40+01:00

Maletak eta berokiak arropazaindegian utz daitezke, baldin eta zerbitzu hori bisitatzen den ekitaldirako irekitzen bada. Zerbitzuaren kostua 3 eurokoa da. Arropazaindegia irekita egongo den ala ez jakiteko, deitu telefono honetara: +34 94 40 40 000

Ba al dago bankurik barrutian?2022-01-05T09:18:51+01:00

BECek bi kutxazain automatiko ditu (Kutxabank eta Banco Santander) Torre BEC eraikineko bulegoen sarrerako atean.

Zein telefono zenbaki erabil ditzaket larrialdietarako?2021-12-02T12:47:54+01:00

Larrialdi orokorretarako, 112.

Erre daiteke barrutian?2021-12-02T12:47:57+01:00

Lege-araudiak ez du onartzen esparru itxietan erretzea.

Sartu al naiteke barrutian txakurrarekin/maskotarekin?2024-01-09T17:06:06+01:00

Debekatuta dago animaliekin sartzea, legez aurrez ikusitako kausetan izan ezik.

Go to Top