Helmuga2023-09-26T09:24:38+02:00

Egoitza bakoitzak du bere helmuga turistikoa

ETA BEC-EK BILBO BIZKAIA HELMUGA TURISTIKOAREN BABESA DU

Bilbo Bizkaia helmuga turistikoa

Iberiar penintsularen iparraldean eta Europako hegoalde epelean kokatuta, Bizkaiko Golkoko urek bustitzen dituzte ametsetako paisaiez eta herri pintoreskoez jositako kostaldea, eta gastronomia da bere nortasunaren ikurra.

Euskaldunen izaerak markatzen du berezko hizkuntza eta ohiturak dituen lurraldea, irribarre batekin hartuko zaituena, eta bere proposamenen paletan natur parkeen eta baso trinkoen berdea ere baduen lurraldea.

Donostia, Arabako Errioxa eta Frantzia gertu izatea eta estatuko eta Europako beste hiriburuekin zuzeneko konexioak izatea dira Bilbo eta Bizkaia ezagutzeko beste arrazoi interesgarri batzuk. Hiri kosmopolita da, itsasoari eta mendiei begira.

Bilbo eraldaketa urbanistikoaren ikono da nazioartean, eta Bizkaian eta euskal unibertsoan zehar egiteko bidaia harrigarriaren lehen geldialdia. Bidaia horretan mendiek, itsaslabarrek eta hondartzek natura boteretsua erakusten dute, ohiz kanpokoa

Guggenheim Bilbao Museoa da hiri kartsu horren erakargarri turistiko nagusia, eta pintxoak eta txakolina dastatzearekin batera. Lurraldeak museoen, antzokien, kontzertuen eta operaren kultur eskaintza erakargarria du, eta zuri-gorriz janzten da bere futbol taldea animatzeko; Athletic Club taldea.

0
turista 2019an
0M
bisitari Guggenheimen
0
km2-ko azalera Bizkaian
0
MICE ekitaldi Bilbon 2019an
0
ekitaldi turismoa sustatzeko

Zergatik Bilbo?

  • Bikaintasuna eta profesionaltasuna
  • Nazioarteko lotura onak
  • Aireportua erdigunetik 10 km-ra
  • Egoitzak eta hotelak 2,5 km-ko radioan gehienez ere
  • Barneko mugikortasun erosoa eta erraza
  • Garapen teknologiko handia
  • Aitortutako lurralde gastronomikoa
  • Hondartzak eta natura-erreserbak gertu

Hiri eraldaketarako nazioarteko erreferentea

Hiri industriala izatetik zerbitzuen hiri kosmopolita izatera igarotzeko aldaketa sakona aitortu du UNESCOren sare sortzaileak, eta “Europako Hiririk Onena” eta “Diseinuaren Hiriburua” izendatu du.

Aireportua

BILBOTIK 10 KM-RA, ESTATUKO HIRI NAGUSIEKIN ETA EUROPAKO HIRIBURUEKIN ZUZENEKO LOTURAK DITU

4.000 logela baino gehiago ostatu hartzeko. Nazioarteko markak, errotuak eta tradizionalak, klasikoak, abangoardiakoak, funtzionalak, sofistikatuak edo boutiqueak.
Baina beti gertu.

Hizkuntza, kirolak eta tradizioak

Ohiturek, dantzek, jai herrikoiek, herri kirolek eta mila urteko hizkuntzak, euskarak, markatzen dute euskal nortasuna.

Arrantzale-tradizioak eta lurrarekiko lotura sakonak zehaztu dute izaera berdingabe hori. Historiak inguratzen du bere kultura aberatseko elementu oro, izaki mitologikoen eta iraganeko oihartzunen misterioak moldatzen dituzte instrumentuak, abestien erritmoak eta bertsoak.

Gastronomia

Bilbo Bizkaiari hozkada handia eman behar zaio. Euskal gastronomiak nazioarteko mugak gainditu ditu lehengaien kalitateari, barietateari, proposamenen originaltasunari
eta ondo jatearekin lotutako tradizioei esker. Lurraldea harro dago errezeta klasikoak errespetatuz eta sasoiko eta bertako produktuei garrantzia emanez sukaldaritza eraberritzen jakin zuten sukaldariekin.

Bilbo Bizkaiko menuan pintxoak, Michelin izarrak, plater tipikoak, ardo handiak eta sasoiko produktu fresko bikain ugari aurki daitezke, jatetxeetan, tabernetan eta herritarren etxeetan.

Michelin izarra duten jatetxeen zerrenda

Egoitza handiak

ZURE EKITALDIKO AGENDA SOZIALA OSPATZEKO

Loizaga dorrea

Erriberako merkatua

Azkuna Zentroa

Guggenheim Museum Bilbao

Iberdrola dorrea

Bizkaia frontoia

San Mamés estadioa

Olatua itsas-estazioa

INTERESEKO ESTEKAK

BILBAO

Bilbao Turismo

EUSKADI

Euskadi Turismoa

BIZKAIA

Visit Biscay

BARAKALDO

Visit Barakaldo

BIDEOAK

Go to Top