beUp BEC

beUp BEC2022-04-27T17:36:30+02:00

beUp BEC, kirol-zentrorik osoena

FAMILIA OSOARENTZAKO BARAKALDON

beUp BEC 50 langile baino gehiagoko kiroldegi handi bat da. Bertan, 1.100 metro koadrotik gorako fitness gunea, bi igerileku, bost jarduera gune, spa eta haurrentzako gunea nabarmentzen dira.

Kiroldegiaren eskaintza oso zabala da, egunero 07:00etatik 23:00; eta astean 200 jarduera baino gehiago maila guztietara egokituta. Gainera, beUp BEC-eko abonatu guztiek doako 300 aparkaleku dituzte, egunero, 2 orgu eta 45 minutuz. Planoa ikusi.

beUp BEC-en gozatzeko, lasaitzeko, entrenatzeko eta hobera egiteko aukera ezinhobea duzu ikusgarriak diren instalazioaz baliatuta.

Mugitu, disfrutatu, zoriontasuna eskuratu. Ezagutu beUp BEC!

Fitness gela

  • Jarduera kardiobaskular postuak, guztiak internet, TV eta Netflix bezalako plataformetarako konexioarekin.

  • Indar zirkuitoak, entrenamendua pertsonalizatzen duten azken belaunaldiko makinekin, internetera konektatuak.

  • Pisu libre eta Cross Training gunea.

Ur gunea

  • Igeriketako igerilekua, 5 kalekoa.

  • Erabilera anitzeko beste igerilekua: hastapena, ikastaroak, uretan emandako talde eskolak…

  • SPA gunea: saunak, bainu turkiarra, sentsazio dutxak, zurrusta-igerilekua, ur hotzeko putzua eta abar.

5 gela

Astero 200 ordu baino gehiago jarduerak emateko, erritmo, gorputz jarrera zuzentze, bizkortze eta kardiobaskular proposamenekin: ziklo indoor, zumba, dance up, body pump, body attack, body balance, pilates, yoga, taichí, GAP eta core, besteak beste.

Ludoteka

250 metro karratu baino gehiagoko ludoteka, umeentzako ekintzekin aste osoan zehar, haien gustokoen jarduerak egitera joan daitezen kirol zentrora gurasoekin batera. Horrez gain, gizarte ekimenak, dibertigarriak eta, nola ez, osasuntsuak eskaintzen dira.

Go to Top