Nor gara

Nor gara2022-01-28T09:45:04+01:00

BILBAO EXHIBITION CENTRE

BERE DISEINU ETA EKIPAMENDUAGATIK, MUNDUKO AZOKA-ESPARRURIK MODERNOENETARIKO BAT DA

Bere instalazioek oso eraikuntza-osagai berritzaileak dituzte eta hauek erabiltzaileei begirako arreta hobetzen dute, azoka-esparruko egitaraua osatzen duten deialdi ezberdinetan haien partaidetza erosoagoa eginez.

Hesi eta oztoporik gabea eta 18 metroko batez besteko altuera izanik, BECek 150.000 metro koadroko erakusketa-azalera dauka, erakustokiak muntatzea eta desmuntatzea errazten duten zutaberik gabeko 6 pabilioitan banatuta. Horrez gain, beste zenbait eremu nabarmen ere baditu, beren izena dutenak; BIZKAIA ARENA erabilera anitzeko pabilioia, 20.000 lagunentzako lekua duena; BEC BATZARRAK kongresuen gunea, 18.000 metro koadro dituena; eta 4.000 ibilgailurentzako aparkalekua, besteak beste.

Erabilera anitzekoa eta malgua izateak eta edukiera handiko azpiegiturak edukitzeak leku ezin hobean jartzen dute BEC bilerarik txikienak zein milaka lagunentzako ekitaldi handienak jaso ahal izateko, eta profesional, enpresa eta publiko orokorraren beharrei egokitzeko. Azokak, batzarrak, enpresa- eta negozio-topaketak, jardunaldiak, azterketak, produktuen aurkezpenak, urteurrenak, oroitzapenezko omenaldiak, afariak, jaiak eta formatu handiko eta txikiko musika-, kirol- eta kultur-emanaldiak… Urte osoan, BECek berak antolatutako erakusketak egiten dira, Euskal Herrian zein nazioartean ezagunak diren markenak, baita askotariko kanpo-bazkideekin koordinatutako ekitaldiak eta hirugarrenek antolatutako jarduerak ere.

Bilbao Exhibition CentreEusko JaurlaritzaBizkaiko Foru AldundiaBilboko UdalaBarakaldoko Udala eta Bilboko Merkataritza Ganberaren partaidetza dauka.

Go to Top