Kalitatearen azoka eta jatorrira itzultzea
Produkzio moduen garapen eta aurrerapenetik eta kontsumo ohituren aldaketatik sortu da GUSTOKO, kalitatea eta jatorria. Azoka honen ezaugarriak dira kalitatea, produkzio sostengarria, artisau erako eskaintza eta elaborazioaren eta dastatzearen aldeko gustua. Gustukok bere aurrekaria den Algusto ordezkatuko du, elikadura premia berriei erantzuteko.
Azoka berri horrek helburutzat du halaber tokiko ekoizleen jardueraren garrantzia ezagutaraztea, eurei esker bermatzen baita neurri handi batean gure paisaia-, ingurumen- eta kultura-ondarea.