Bizkaia Export Bilera

Azaroaren 18an, “Bilbao Bizkaia Export Bilera” deritzon lehen topaketa izango da BEC erakustazokan. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen topaketa honetan, Bizkaian nazioartekotze arloa aldezteko jarraibide nagusiakaurkeztuko dira; horrezaz gainera, gure Lurraldean arlo honetan arrakasta erdietsi duten ETEetako batzuen esperientziak ere banatuko dira hurrengo egitarauaren arabera:

12:00 Bizkaian nazioartekotze arloa bultzatzeko jarraibideen aurkezpena.
Imanol Pradales. Ekonomia Sustatzeko diputatua.

12:15 Mahai biribila: Bizkaiko ETEn nazioartekotze esperientziak.

13:10 Networking koktela enpresa esportatzaileen artean

14:00 Ekitaldiaren amaiera

Ekitaldi honetan izena eman ahal izateko, formulario erraz hau bete behar da.

* Arren, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago etortzeko eskatzen dizuegu.