Arrakasta kasuak

Arrakasta kasuak2024-03-21T17:18:42+01:00

Gure eremuek hainbat ekitaldi mota hartu dituzte

BILERA PRIBATUAK, EKINTZA KORPORATIBOAK, HIZKUNTZA AZTERKETAK, OPOSIZIOAK, MERKATARITZA-AZOKAK, FILMAKETAK, AURKEZPENAK…

Lekukotzak

HAUXE DIOTE GURE BEZEROEK:

Giza talentuaren eta kalitatezko espazioak

BECen hainbat edizio egin ondoren, gure ekitaldia arrakastaz egiteko ingurune egokia eskaini digute zure talde profesional handiak, bai komertzialak, bai operatiboak, bai azpiegitura bikainek. Giza talentuaren eta kalitatezko espazioen konbinazio perfektu horri esker, urtero itzuli nahi izan dugu. Zalantzarik gabe, edozein antolatzaileri gomendatuko genioke ekitaldia instalazio hauetan egitea, arrakasta eta kalitatea bermatzen baitdute.

Álvaro Simón
Operations Manager
HYROX Bilbao: 2024ko otsailak 10

Bilbok eta BEC-ek aztarna ezabaezina utzi dute

Parte-hartzaile guztiak ados egon ziren: Bilbok itxaropenak gainditu zituen zentzu guztietan. Hiriaren tamaina, BEC-eko Konbentzio Zentro moderno eta atseginarekin batera eta metro-linea eroso batekin Bilboren bihotzarekin guztiz komunikatua, hiri-sare sutsuaren parte sentiarazi zigun lehen egunetik. Baina, azpiegiturak ez ezik, jendea, gastronomia eta giroa ere izan ziren gure ekitaldia ahaztezina bihurtu zutenak. Bilbok eta BEC-ek aztarna ezabaezina utzi dute eta, dagoeneko, leku harrigarri horretara itzultzeko zenbat denbora falta den kontatzen ari gara.

Simona Barbulescu
Event Manager of Intergraf
Intergraf Currency + Identity 2023: 2023ko urriak 18-20

Profesionalekin lan egitea arrakastaren bermea da

Oso atsegina izan da gure enpresarentzat Bilbon tamaina handiko pop-up azoka-ekitaldi bat egiteko gure beharrak ulertzeko gai den kide bat aurkitzea. BEC kudeatzen duen giza taldeak jasotako tratu bikaina, zalantzarik gabe, Expocadenaren arrakastaren parte da.

Pozgarri da zuen instalazioetan lan egitea!

Ehlis S.A. taldea
EXPOCADENA 2023: 2023ko otsailak 24-25

BECera egindako lehen ikuskapen-bisitatik

Bagenekien talde esperientziaduna eta eraginkorra izan genezakeela. Bere dedikazioak, ikuspegi proaktiboak eta profesionalismo orokorrak lagundu zuten gure nazioarteko ekitaldiaren arrakastan. BECeko instalazio modernoek erakutsi zuten ezin hobeak zirela gure ekitaldi motarako; Bilbok helmuga gisa ekitaldi-antolatzaile batek behar duen guztia eskaintzen du. Bilbora eta BECera itzuli nahi dugu berriro.

Mia Magazin
Wind Europe-ko Ekitaldi eta Salmenten zuzendaria
WindEurope Conference & Exhibition 2022: 2022ko apirilak 5-7

Bizkaia Orekan Sakonduz

BECeko taldeak beste behin erakutsi zigun lankideak garela lanbide honetan, denok ontzi berean gaudela eta norabide bererantz arraun egiten dugula: ekitaldiaren bikaintasunerantz.

Gainera, “COVID garaian” osasun-neurriekin arduratsuak izateko beharra eta asistentzia baieztatzeko denbora gutxi izatea ez ziren oztopo izan guretzat, aurretik genituen profesionalei esker.

Eskerrik asko talde osoari eta laster itzultzea espero dugu!

Amaia Sanz Saiz
Innevento Corporativo
Bizkaia Orekan Sakonduz: 2020ko abenduaren 18a

EITBko digitalizazio-teknikarien lan-poltsa

Oso eroso sentitu ginen zuen instalazioetan, uneoro lagunduta eta aholkatuta. Gure aurreikuspenak bete ziren, eta, zalantzarik gabe, BECen ekitaldi bat egitea gomendatuko genuke.

Abarne Secades
EITBko Hautaketa Saila
EITBko digitalizazio-teknikarien lan-poltsa: 2021eko urtarrilaren 8tik 10era

Neuropsikologiaren Iberoamerikako I. Kongresua

Bilbao Exhibition Centreko instalazioak bikainak dira edozein ekitaldi akademiko egiteko. Gainera, BECen lan egiten duten pertsonak xarmagarriak, zerbitzariak eta oso profesionalak dira. Une oro, zure ekitaldia antolatzeko behar duzun guztiarekin laguntzeko daude. Etorkizunean beste kongresu bat egiten badugu, BECen egingo dugu, zalantzarik gabe.

Juan Carlos Arango Lasprilla, Ph. D
Neuropsikologiako Iberoamerikako Kongresua – Presidentea
Institute Cruces University Hospital
Ikerbasque Fundazioa
Neuropsikologiaren Iberoamerikako I. Kongresua: 2016ko ekainaren 1etik 4ra

Ipar Hegoa Kongresua

COVID garai betean, kosta egin zitzaigun erabaki sendo bat hartzea gure biltzar arteko batzarra aurrez aurre antolatu behar ote genuen, beharra bagenuen ere; baina ez genuen huts egin horrela eta BECen egin genuenean. BECeko antolatzaileek emandako laguntza funtsezkoa izan da behar den guztia eta ahalik eta modu seguruenean egiteko; horregatik, eskerrik asko haiei, dena eman baitute ondo atera dadin. Era berean, ikus-entzunezko taldearen laguntza eta lan nekeza eskertu nahiko nituzke, ez baikenion batere erraz jarri, teknikoki eskatzen genuenak xehetasun eta arreta handia eskatzen baitzuen.

Dena primeran atera da eta oso pozik gaude!

Mila esker benetan!

Miren Ormazabal
LAB Sindikatuko Komunikazio Koordinatzailea
Ipar Hegoa Kongresua: 2020ko urriaren 8a

Desembalajeren 42. edizioa

42 edizio azoka bat antolatuz, elkaer ulertze eta borondate maila bikaina aurkitzea beste sekreturik ez du. Pertsona asko igaro dira proiektu honetan, zuzendaritza nagusitik, Konbentzio eta Ekitaldi Sailetik, Teknikarietatik, Segurtasunetik, Garbiketatik, Cateringetik… guztiek dute azokaren arrakasta helburu nagusitzat.

BECera iristen garenean, laguntzaile guztiak agurtzearen sentsazioak lasaitasuna ematen dizu, eta horrek, ekitaldia aberasten duten balizko desadostasunetatik harago, guztien inplikazioa da arrakastaren gako nagusia.

Josep Maria Camps
Llobregat Serveis Firals zuzendaria
Desembalajeren 42. edizioa: 2020ko urriak 17-18

World Dealer Conference Skoda 2017

Esaldi batean. Plazer handia izan zen Bilbao Exhibition Centreko taldearekin lan egitea! Marisa eta Anderri esker bereziki (eta haien atzean dagoen talde osoari), beti eskuragarriak izan baitira, ez genuen arazoez eztabaidatu; aitzitik, konponbideak aurkitu genituen, eta horrek asko erraztu zuen gure lana.

Oso gomendagarria!

Beti dira atseginak irribarre batekin, bezeroari begira, adi, zentzudunak, malguak, profesionalak, fidagarriak.

Christoph Frey
Adhoc4acp GmbH
World Dealer Conference Skoda 2017: 2017ko urtarrilak 23 – Otsailak 3

Neuropsikologiaren Iberoamerikako I. Kongresua

Bilbao Exhibition Centreko instalazioak bikainak dira edozein ekitaldi akademiko egiteko. Gainera, BECen lan egiten duten pertsonak xarmagarriak, zerbitzariak eta oso profesionalak dira. Une oro, zure ekitaldia antolatzeko behar duzun guztiarekin laguntzeko daude. Etorkizunean beste kongresu bat egiten badugu, BECen egingo dugu, zalantzarik gabe.

Juan Carlos Arango Lasprilla, Ph. D
Neuropsikologiako Iberoamerikako Kongresua – Presidentea
Institute Cruces University Hospital
Ikerbasque Fundazioa
Neuropsikologiaren Iberoamerikako I. Kongresua: 2016ko ekainaren 1etik 4ra

BSH (BOSCH SIEMENS HOLDING) konbentzioa

Bezeroentzako ekitaldi bat antolatu genuen, 240 gonbidaturekin, Bilbao Exhibition Centrean 2015eko uztailean. BECeko langileak oso profesionalak zirela eta baldintzei egokitzeko erraztasun ikaragarria zutela ikusi genuen, prestatze-lanetan zein ekitaldian zehar. BECaren instalazioak bikain egokitu ziren gure beharren arabera eta BECeko langileak benetan atseginak izan ziren. Gainera, janaria eta zerbitzatzea bikainak izan ziren. Zalantzarik ez dugu, etorkizunean ere itzuliko gara.

e-team Veranstaltungsorganisation GmbH, Múnich
BSH Konbentzioa: 2015eko ekainaren 30a

Kongresuen, pizgarrien eta konbentzioen industrian jomuga hautatzen duzu eta, gero, azpiegitura

Oro har, beti dago arazoren bat, baita bi ere… Bilbora gatozenetik eta gure ekitaldiak hasieratik ongi irten zirenez gero, baldintza guztiak betetzen duela uste dut: Bilbo jomuga gisa eta BEC leku gisa. Bilbo Europako hiri dotoreenetako bat da.

Eric Preat
Easy FAIRS produktuen garapenerako lehendakariordea
Pumps & Valves 2015: 2015eko maiatzak 27-29
Maintenance Bilbao 2015: 2015eko maiatzak 27-29

Mary Kay Cosmetics

Dagoeneko hainbat urte dira ekitaldiak antolatzeko enpresa gisa BEC enpresarekin harremanak dituguna. Urtero ospatzen ditugu han Espainiako Mary Kay Cosmetics eskualdeko jardunaldiak, zeinarentzat 18 urte daramatzagun lanean. BEC leku aparta iruditzen zaigu ekimen hau burutzeko, behar adina leku eskaintzen digulako eta bere instalazioak malguak direlako ekitaldi handien beharrei egokitzeko honek bezala xehetasun handia behar dutenean. Horrez gain, BECak profesionalen talde bikaina du beharrezkoa den guztia kudeatzeko eta, zalantzarik gabe, abantaila handia da hori ekitaldien antolatzaileentzat.

Brava Producciones
Mary Kayren eskualdeko jardunaldien antolatzaileak
Mary Kay jardunaldi nazionala: 2015eko martxoak 24

BIBE, Bilbao International Bike Exhibition

Erakusketak jaso du Estatuan emandako 2014ko kirol ekitaldi onenaren saria, Eventoplus sari ospetsuetan. Zalantzarik gabe Bilbao Exhibition Centrean burutu izanak zerikusi handia izan du sarian. Instalazioak, zerbitzuak, kokapenak eta sarbideak eta, are garrantzitsuago direnak, azokaren atzean dauden profesionalen taldeak, erakusketa honen arrakastaren berme dira. Haren esperientzia eta aholkularitza funtsezkoak izan dira gure arrakastarako.

Ez nuke sekula pentsatuko horren erraza zenik BECen lan egitea. Atetik sartu orduko, haietako bat zarela sentiarazten dizute. Zalantzarik gabe, itzuliko gara.

José Bonilla
BIBEko zuzendari nagusia
Bilbao International Bike Exhibition: 2014ko abenduak 28-30

BEC leku ederra da ekitaldiak antolatzeko bere arkitektura garaikidearengatik eta bere instalazioen kalitate onarengatik

Urte asko daramatzat “Eskulan Azoka” han ospatzen, eta oso atsegina da hango saltzaileekin eta teknikariekin lan egitea bertan lasaitasun osoz lan egiteko, oso profesionalak eta erreaktiboak baitira. Edonolako ekitaldiak antola daitezke hemen, azalera handia eskaintzen duelako. Gainera, bisitariak erraz sartzen dira instalazioetan, metroaren linea bat igarotzen baita Bilbao Exhibition Centretik.

Nathalie Marques
BECekin batera Tendencias Creativas-en antolatzailea
Tendencias Creativas 2013: 2013ko urtarrilak 24-27

BEC leku zoragarria da hiri liluragarrian

Hainbat ekitaldi antolatu ditugu han eta beti gabiltza itzultzeko aitzakiaren baten bila. Langileak oso lagungarriak dira eta beti daude ekitaldia ongi atera dadin lanerako prest. Biziki gomendatuko nuke hara joatea.

jo Tyler
Ekitaldien Zuzendaria, Turret Media
Etorkizuneko Energien Europako Foroa: 2009ko ekainak 9-11

Maná “Cama Incenciada” Tour Bira

Bilbo!! A ze nolako gaua Bilbokoa!! Orain arte ezin izan dut idatzi! Euskal Herria beti izan da pasio ugariko leku oso beroa eta horrexegatik du Manák hain gogoko hara joatea, bikain jaten delako ere, jakina, Espainia osoan bezala, askotariko sukaldaritza aurki daitekeelako. Hainbat museora joan ginen eta hainbat jatetxetan jan genuen. Egia esan, Bilbo bisitatu ditugun herrietatik ederrenetariko bat da, zorionak euskaldun guztiei. Kontzertua, beti bezala, bizi-bizia!! BEC bete-beteta zegoen, kontzertuaren energia bezala!! Oso atsegina da kontzertuetan bolumena topera zuekin egotea!

Maná-ren Bloga
Maná “Cama Incendiada” Tour Bira: 2015eko irailaren 8a

Go to Top