WindEuropen 2022ko edizioa une erabakigarria izan zen energia eolikoaren sektorerako. 78 herrialdetatik etorritako 9.000 profesional baino gehiago izan ziren 2022ko WindEurope Annual Eventen eta 19.187.016 euroko eragin ekonomikoa sortu zuen Barne Produktu Gordinean.

Kopuru hori parte-hartzaileen nazioartekotasunari esker lortu da. Hain zuzen ere, parte-hartzaileen % 50 baino gehiago estatutik kanpokoa zen. Ordezkaritzarik handiena izan duten herrialdeak Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Danimarka, Herbehereak, Belgika, Norvegia, Italia eta Estatu Batuak izan dira.

WindEuropek bigarren aldiz egin du ekitaldia BECen eta hitzaldien programak 300 hizlari baino gehiago bildu ditu eta energia eolikoaren balio-katearen alderdi guztietako 330 erakusketariren eskaintza zabala izan da ikusgai. WindEurope 2022n aurkeztu zuten teknologiarik berrienarekin sektoreak gaitasuna du energiaren segurtasuna lortzeko eta Europan finkatu diren helburu klimatiko eta energetikoak lortzeko: sektore eolikoa 1.300 GW-era hedatzea 2050erako. Egungo gaitasuna 180 GW-ekoa da.

WindEurope 2022 BECen egin izana guztiz bat dator sektore estrategikoetako eta kanpora begirako proiekzioa duten ekitaldiak hartzeko planteamenduarekin, Euskadik nazioarteko negozioetarako erreferentzia gisa duen tokia indartzeko.