CEDE Fundazioko (Zuzendarien eta Exekutiboen Espainiako Konfederazioa) Zuzendarien XXI. Kongresua jaso zuen irailaren 29an Bilbao Exhibition Centrek (BEC), Luxua aretoan.

Instituzioetako eta enpresetako zuzendari gorenak izan ziren kongresuan, “Zuzendaria, mundu berri baterako trantsizioaren aurrean” lelopean. Egungo egoera eta etorkizuna aztertu zituzten, eta gure herrialdeko enpresak sustatzeko eta bultzatzeko gakoak eman zituzten.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Amaia Gorostiza kongresuaren antolakuntza-batzordeko presidenteak inauguratu zuten topaketa, eta zuzenean eman zuten, EITBk ekoitzitako telebista-programa baten bidez.

Kongresu hau urtero egiten da 2000. urteaz geroztik, eta ezinbesteko hitzordua bilakatu da zuzendari eta exekutiboentzat. Hala, erreferentziazko ekitaldia da herrialdeko enpresetako goi-karguentzat.

Gainera, aurtengo edizioa mugarri garrantzitsua izan da erakundearentzat, CEDEren 25. urteurrenaren baitan egin baitute.