2023an Parisen eta 2004an Milanen izan ondoren, 2025ean Bilbok jasoko du Enlit Europe ekitaldia; zehazki, Bilbao Exhibition Centrek. Nazioarteko konferentzia eta erakusketa nabarmena da Enlit Europe, eta Iberdrolaren eta Enlit enpresaren arteko orain gutxiko aliantzari esker egingo dute Bilbon. Trantsizio energetikoaren abangoardian dauden komunikabideen eta ekitaldien enpresa da Enlit.

Tokiko agintaritzak (hala nola Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala), Energiaren Euskal Erakundea eta Euskadiko Energia Klusterra ekitaldi energetiko integral honek arrakasta izan dezan laguntzen ari dira, eta konpromiso sendoa dute. Hain zuzen ere, Europako sektore energetikoaren erronkak eta aukerak nabarmentzea da ekitaldiaren helburua.

Deialdia bat dator BECen jarrerarekin, hau da, Eusko Jaurlaritzaren Energiaren arloko Espezializazio Adimenduneko Estrategiarekin (Ris3) lotutako ekitaldiak erakartzeko nahiarekin. Horren adibide dira nazioarteko ospea duten ekitaldi batzuk, hala nola European Hydrogen Energy Conference (EHEC) eta WindEurope Annual Event. Bi horiek erreferenteak dira sektore energetikoarentzat, eta Bilbao Exhibition Centren egingo dira 2024an.