Espainiako Kongresu Jauregien Elkarteko eta Espainiako Azoken Elkarteko kideek ahobatezko oniritzia eman diote Bilbao Exhibition Centrek aurkeztutako hautagaitzari, AFE-APCE II. Kongresua babes dezan; 2024an egingo da.

Xabier Basañez AFEko presidentearen eta BECeko zuzendari nagusiaren hitzetan, “guretzat ohore bat da ekitaldi honen anfitrioiak eta antolatzaileak izatea eta, aldi berean, erronka izugarria, gure sektorearentzat ekitaldi oso garrantzitsua baita. Gainera, gure egungo esparruaren 20. urteurrena ere ospatuko dugu urte berean. Kongresua diseinatzeari eta antolatzeari ekingo diogu orain, ekitaldi aparta eta parte-hartze handia lortzeko”.

Bestetik, APCE elkartearen presidenteak, Iker Goikoetxeak, honako hau adierazi du: “Baterako bigarren kongresua BECeko instalazioetan ospatzeak ilusio berezia egiten digu, herrialdeko azoka eta kongresu onenetako bat delako eta Bilbo leku paregabea delako, gastronomia bikaina eta elementu turistiko erakargarri ugari baititu hiriak. Ziur gaude sekulako kongresua izango dela”.

Espainiako Azoken Elkarteak (AFE) eta Espainiako Kongresu Jauregien Elkarteak (APCE) 2022an antolatu zuten baterako lehen kongresua, Malagan, eta oso arrakastatsua izan zen bisitariei eta edukiei dagokienez.