Bilbao Exhibition Centrek hartuko du BIOSPAINen 13. edizioa, Europako bioteknologia-sektoreko topaketarik garrantzitsuenetako bat. Ekitaldia 2026ko irailaren 29tik urriaren 1era egingo da, eta 2.000 profesional baino gehiago eta herrialde hogei eta hamarretik etorritako 1.000 erakunde bilduko dira.
BIOSPAIN 2026ren egoitza gisa BEC hautatzeak sendotu egiten du nazioarteko ekitaldi handien erreferentziazko espazio gisa duen posizioa, eta aldi berean, Euskadiren posizionamendua indartzen du bioosasunaren eta bioteknologiaren esparruan lurralde nagusi gisa.
Hiru egunetan, enpresak, ikerketa-zentroak, erakundeak eta startup-ak BECen bilduko dira ezagutza partekatzeko, aliantza estrategikoak sortzeko eta osasunaren, agroelikaduraren eta industria jasangarriaren arloetako irtenbide berritzaileak aurkezteko.
Iruzkin bat utzi