Bilbao BBK Live jaialdiko ibilgailuak eta gainerakoak utzi ahal izateko, Kobetamendiko autokarabanentzako udal-eremua itxita egongo da uztailaren 1etik uztailaren 18ra bitarte.
Bilboko Udalak autokarabanentzako doako aparkaleku-zerbitzua gaitu du egun horietarako BECen (Bilbao Exhibition Centre), autokarabanen jabeen aparkatzeko eskariei erantzuteko. Ezingo da aldez aurretik erreserbatu.
Aparkalekua doakoa izango da egun horietan, eguneko 24 ordutan zainduta egongo da eta ur-hargune orokorra eta hustubidea izango ditu.
Garraio publikoari dagokionez, autobusez joan daiteke Bilbo erdigunera (3136 linea Bizkaibus Bilbo-Gurutzeta Barakaldo) eta metroz (Ansio geltokitik).

DATA:
Uztailaren 1eko 10:00etatik uztailaren 18ko 13:00etara.

APARKALEKUA:
Parking de almacenes (exterior) de BEC!
43°17’05.5″N 2°59’34.4″W
43.284864, -2.992879

ZELAN HELDU: