COVID-19ren aurkako txertaketa-zentroa

COVID-19ren aurkako txertaketa-zentroa

2021 Martxoak 31 - 2021 Iraila 30
6. Pabiloia
Antolatzailea: Osakidetza

Bilbao Exhibition Centrek Osakidetzaren zerbitzura jartzen ditu bere instalazioak, txertaketa masiboko zentro handi batekin 6. Pabiloian, egunean 5.000 dosi emateko gaitasunarekin.

Ezkerraldeko, Enkarterriko, Barakaldoko, Sestaoko eta Uribeko eremu edo erakunde sanitarioan integratuetako bizilagunen txertaketa jasotzen du gaur egun dispositiboak.

DATA ETA ORDUTEGIA:

2021 MARTXOAK 31 – 2021 UZTAILAK 31

Erabilgarri dauden txertoen arabera, Osakidetza izango da xede-biztanleriari jakinaraziko diona nola, noiz eta non dagokion txertoa jartzea. Itxaron Osakidetza zurekin harremanetan jarri arte.

SMSa jaso baduzu eta hitzordua hartzeko zailtasunak badituzu, osasun-zentroarekin jar zaitezke harremanetan telefonoz eta txertaketaren 1. aukera markatu.

Informazio gehiago

OINEZKOENTZAKO SARBIDEA:

Bilbao Exhibition Centreko Iparraldeko zein Hegoaldeko ateak ateak zabalik egongo dira txertaketa-egunetan.

  • Iparraldeko sarbidea: Ronda de Azkue 1. 48902. Barakaldo.
  • Hegoaldeko sarbidea: El Retiro. 48903. Barakaldo.

APARKALEKUA:

Ordainpeko aparkaleku arrunta.

  • Sarbidea: B sarrera (Eremu berdea).
  • Irteera: ibilgailua mugitu aurretik ezinbestekoa da BEC-eko atariko kutxazainetan ordainketa egitea.

BECera ZELAN HELDU:

Bilbao Exhibition Centre (BEC!)

-ek idatzirik|2021-07-19T12:49:41+02:005 de maiatza de 2021|Comments Off on COVID-19ren aurkako txertaketa-zentroa
Go to Top