Food Truck Forum

Food Truck Forum

2018 Martxoak 06 - 2018 Martxoak 07
3. pabiloia
Antolatzailea: Food Truck Ya eta BEC

Food Truck Forum18!, aurreko 2017ko edizioak izan zuen arrakastaren ondoren, BECera itzuliko da food truck mugimenduak antolatzen duen azoka profesional gisa, erreferentzia Europa-mailan eta sukaldaritza-modalitate berri honekin lotutako eragile guztien topagunea.

Industria honek bizi duen hazkundea eta sektore honen inguruko informazio-beharra direla eta luzaroan itxaroten ari ginen topaketa da hau. Nazio mailan erreferentea den azokak, berriz ere, espazio berean elkartuko ditu food truck fenomeno berriarekin loturaren bat duten sektore guztiak.

Erakusketa-gunea

Sektorearekin loturaren bat duten enpresek beren produktuak aurkezteko zonalde bat izango dute hemen. Halaber, espazio honetan parte hartu ahalko dute Food Truck mugimenduarekin erlazionatutako jardueren sustatzaile eta ekintzaileek.

Konferentziak eta tailerrak

Horrez gain, konferentziak eta tailerrak burutzeko toki bat egongo da. Bertan, akreditazioa lortu duten eta sektoreko erreferentzia diren profesionalek prestakuntza eskainiko dute eta bertaratzen direnen galderei erantzungo diete. Espazio honetan hainbat gai jorratuko dira.

Espazio gastronomikoa

Azkenik, espazio gastronomiko bat izango dugu eta, nola ez, zonalde horretan, food truck onenek eskainitako street food eskaintza zabala edukiko dugu. Zerbitzu eta janari berrienak eta kalitate gorenekoak ezagutzeko aukera izango duzu.

[button href=”https://foodtruckforum.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/” target=”_blank”]INFORMAZIO GEHIAGO[/button]

-ek idatzirik|2018-01-16T12:04:32+01:004 de maiatza de 2017|Comments Off on Food Truck Forum
Go to Top