Urriaren 11an, larunbata, MAKUSI jai handia egingo dugu BECen. Egun osoko ekitaldia izango da, haur eta gaztetxoen gozamenerako. Hala, 11:00etatik 17:00etara, jarduera egitarau zabala prestatu dugu, eta MAKUSI unibertsoko protagonista guztiak bertan izango dira.
Espazio zabalean, denetariko ekintzak aurkituko dituzue, 10.000 metro karratuan: ikuskizunak, puzgarriak, ludoteka, margotzeko txokoak, psikomotrizitate gunea, tailerrak, eskulanak, “food truck”ak…
MAKUSI unibertsoko protagonistek ere bere gune propioak izango dituzte, parte hartzeko ekimen ezberdinekin: Potx eta Lotx, Ameslarien Banda, Mari Sorgin Ehiztari, “Go!azen”, “Irabazi Arte” eta “Power Up”.
Contacto: [email protected]
DATA:
2025 URRIA 11
ENTRADAS:
Sarrera doan
WIFI DOHANIK:
Doako konexioa “Bilbao WiFi” sarearen bidez.
Zerbitzua Bilboko Udalak eskaintzen du. Gorabeheretarako telefonoa: +34 944 010 010
APARKALEKUA:
4000 lurpeko aparkaleku-plaza. Erreserbatu zure aparkalekua!
ZELAN HELDU:
ARROPAZAINTZA ZERBITZUA:
3€ jantzi bakoitzeko