Bilbao BBK Live jaialdiko ibilgailuak eta gainerakoak utzi ahal izateko, Kobetamendiko autokarabanentzako udal-eremua itxita egongo da ekainaren 25etik uztailaren 12ra bitarte.

Bilboko Udalak autokarabanentzako doako aparkaleku-zerbitzua gaitu du egun horietarako BECen (Bilbao Exhibition Centre), autokarabanen jabeen aparkatzeko eskariei erantzuteko. Ezingo da aldez aurretik erreserbatu.

Aparkalekua doakoa izango da egun horietan, eguneko 24 ordutan zainduta egongo da eta ur-hargune orokorra eta hustubidea izango ditu.

Garraio publikoari dagokionez, autobusez joan daiteke Bilbo erdigunera (3136 linea Bizkaibus Bilbo-Gurutzeta Barakaldo) eta metroz (Ansio geltokitik).

DATA:

Ekainaren 25eko 10:00etatik uztailaren 12ko 13:00etara.

APARKALEKUA:

Parking de almacenes (exterior) de BEC!

43°17’05.5″N 2°59’34.4″W

43.284864, -2.992879