Polveri Ecocoating 2019

Polveri Ecocoating 2019

2019 Ekaina 04 - 2019 Ekaina 06
5. pabiloia
  • POLVERI: Hauts-estaldurarako pintura, teknologia eta zerbitzuen azoka eta kongresua
  • ECOCOATING: Ingurumen-inpaktu txikiko pintura, teknologia eta zerbitzuen azoka eta kongresua

Kongresuak maila teknologiko handiko hainbat hitzaldi izango ditu barne, hartara hauts-pinturen aplikaziorako teknologia hiru ikuspuntutik aztertzeko aukera emanez: sektorearen garapen teknologikoa, prozesuen garapen teknologikoa, aurretratamenduaren, aplikazioaren eta ontzearen fase desberdinetan eta estaldura mota honetarako merkatu berrien garapena: korrosioaren kontrako aplikazioak, beroarekiko sentikorrak diren materialak, kalitate-bermeak, etab.

POLVERI & ECOCOATING 2019 ekitaldian hitzaldi-programa interesgarri batez gain azoka bat antolatuko da, hauts-pinturaren eta gainazal-estalduren aplikazioaren sektoreko makineria, ekipamenduak, kontsumigarriak eta zerbitzuak hornitzen dituzten enpresei zuzendutako eta harreman komertzialak ezartzeko topagune espezializatu gisa. Azoka eroso eta errentagarri honetan bila ari zaren eroslearen profilarekin harreman zuzena ezarri ahalko duzu. Zure produktuak ezagutzera eman ahalko dituzu.

Polveri & Ecocoating 2019 Subcontratación-en esparruan ospatuko da, fabrikaziorako prozesuen eta ekipamenduen nazioarteko azokan, alegia. Prozesuen, makineriaren eta ekipamenduen hornitzaileek fabrikazioaren ikuspegi zabala eta osoa eskainiko dute bertan, industriako azpikontratazioko oinarrizko prozesuetatik hasita teknologia aurreratuenera arte: fabrikazioko prozesu osoak, ekipamenduak eta hornikuntza galdaketarako, forjatzeko, ijezketarako, tratamenduetarako, soldadurarako, erabilerarako…

-ek idatzirik|2018-01-23T10:47:43+01:0018 de urtarrila de 2018|Comments Off on Polveri Ecocoating 2019
Go to Top